Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2018ko abuztuaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4122

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 24koa, Kulturako sailburuordearena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideen izendapena argitaratzen duena (Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea).

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoaren arabera, eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuaren arabera, Kultura Ondarearen zuzendariari dagokio ebazpena Kulturako sailburuordearen ordez sinatzea.

Ikusirik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko martxoaren 28ko Agindua, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena.

Kontuan izanda agindu horren 15. artikuluak Balorazio Batzordeen osaera Kultura sailburuordearen ebazpen baten bidez EHAAn argitara emango dela jasotzen duela.

Honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatearen Balorazio Batzordearen osaera argitaratzea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Bokalak:

Beatriz Herráez Diéguez.

Jon Mantzisidor Uria.

Rakel Esparza Sanz.

Idazkaria:

María Jesus Cambra Contin, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 24a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

MIKEL XABIER AIZPURU MURUA.


Azterketa dokumentala