Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2018ko abuztuaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4116

694/2018 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hutsik uzten den Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari espezialista sanitarioen lanbide-taldeko zenbait kategorietako lekualdatze-lehiaketaren deialdia.

1401/2017 Ebazpena, azaroaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun-zerbitzuko zuzendari nagusiarena, azaroaren 28ko 227 EHAAn argitaratua. Honen bidez, Teknikari espezialista sanitarioen lanbide taldeko eta zehazten diren osasun-zerbitzuetako erakundeetan destinoak izateko lekualdatze-lehiaketa deitzen da.

Aipatu Ebazpen horren bitartez deitutako zenbait kategorietako lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskabiderik jaso ez dela ikusita, hutsik uzten da kategoria horiei dagokienez.

Adierazitakoagatik, indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea kategoria hauetako lekualdatze-lehiaketa:

– Audioprotesiko Teknikari espezialista.

– Dietetikako Teknikari espezialista.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun-zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARIA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala