Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2018ko abuztuaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4115

741/2018 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Regina Igartua Azcune andrea Gorliz ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostutik kentzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 12ko 27/2006 Ebazpenaren bidez (EHAAren 37. zenbakian argitaratutakoa, otsailaren 22an), Regina Igartua Azcune andrea Gorliz Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Regina Igartua Azcune andrea Gorliz Ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostutik kentzea, erretiratzeagatik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2018ko abuztuaren 6tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Gorliz Ospitalari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 18a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala