
150. zk., 2018ko abuztuaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4102
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 796/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (796/2017).
Demandatzailea: Mouina Mohamed Mohamed.
Abokatua: Isabel Maria Ruano de La Fuente.
Prokuradorea: Juan Usatorre Iglesias.
Demandatua: Mohamed Nafaa Embarek Ali.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan epai hau eman da:
312/2018 Epaia, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu den ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 796/2017 prozeduran emana, 2018ko ekainaren 22an. Honako hauek dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Mouina Mohamed Mohamed, Usatorre prokuradorearekin, eta, bestetik, demandatua, Mohamed Nafaa Embarek Ali, zeina auzi-ihesean baita eta prozesu-ordezkaririk ez baitu. Fiskaltza ere alderdi izan da. Epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.
Mohamed Nafaa Embarek Ali demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 22a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS