Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2018ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4093

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 31koa, Kulturako sailburuordearena, Ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoaren arabera, eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuaren arabera, Kultura Ondarearen zuzendariari dagokio ebazpena Kulturako sailburuordearen ordez sinatzea.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 10. artikuluak aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko dela eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez egingo dela adierazten duela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Bokalak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Nerea García Guillén andrea.

– Iker de Arce Arechavala jauna.

– Arantza Ibarra Basañez andrea.

– Felipe Cabrerizo Pérez jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 31.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

MIKEL XABIER AIZPURU MURUA.


Azterketa dokumentala