Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2018ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4071

359/2018 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Debagoieneko ESIko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Miguel Calle Baraja jauna aldi baterako izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIko Kirurgia Orokor eta Digestio Aparatuko zerbitzuburu sanitario, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Debagoieneko zuzendari gerentearen irailaren 5eko 147/2017 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIko Kirurgia Orokor eta Digestio Aparatuko zerbitzuburu sanitarioaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Balorazio Batzordeak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Miguel Calle Baraja jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIko Kirurgia Orokor eta Digestio Aparatuko zerbitzuburu sanitario.

Zenbait lege-xedapenekin bat etorriz (Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komuna; Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, bereziki zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. artikuluak jasotako eta aplikatu beharreko arauei dagokienez) honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Miguel Calle Baraja jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko ESIko Kirurgia Orokor eta Digestio Aparatuko zerbitzuburu sanitario izendatzea, aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2018ko ekainaren 15etik aurrera ondorioak izango ditu.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan utziko du lanpostua, luzapenik onartzen ez bada, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoari jarraikiz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea badago eta tartean lekualdatze-kausak badira, ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. artikuluan aurreikusiak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Debagoieneko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian argitaratzea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arrasate, 2018ko ekainaren 14a.

Debagoieneko ESIko zuzendari gerentea,

LUISA M.ª DIEZ AZURMENDI.


Azterketa dokumentala