Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2018ko abuztuaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4019

IRAGARKIA, 2/2018 zehapen-prozeduran espedientearen instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da ebazpen-proposamen hori ohiko moduan jakinaraztea Aitor Hurtado de Mendoza Alastruey jaunari, arduraduna den aldetik, eta Zezengorri Gasteiz, S.C.ri, Taberna Kiroleko titularra den aldetik (Aiztogile kalea 31, Gasteiz). Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da.

Honen bidez, hortaz, jakinarazten zaio 2018ko ekainaren 4an zehapen-espedientea ebazteko proposamena eman dela, osasun-arloko arau-hauste bat egiteagatik.

Legezko oharrak:

– Jakinarazten zaio ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 15 egun balioduneko epea duela, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, espedientearen edukia aztertzeko eta han dauden dokumentuen kopiak eskuratzeko. Espedientea eskuragarri dago Osasun Sailaren lurralde-ordezkaritza honetan: Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz (Araba).

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 6a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala