148. zk., 2018ko abuztuaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4017
IRAGARKIA, zeinaren bidez Nekazari Txikientzako Erregimen Sinplifikatuko Ordainketari dagokion laguntza-eskabidearen komunikazioak jakinarazten baitzaizkie 2017ko kanpainan ezarritako azalera gainditzen zuten aitortutako azalerei.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek 15 eguneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko, ebazpena eman baino lehen, hala xedatuta baitago abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluan.
Interesdunek eskuragarri dituzte jakinarazpenok Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balio izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 17a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.