Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2018ko abuztuaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4009

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 1776/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1776/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Euskadiko Kutxa kreditu-kooperatiba.

Abokatua: Francisco Jose Portilla Higueras.

Prokuradorea: Maria Leceta Bilbao.

Demandatua: Maria Monserrat Escañuela Martinez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-06-14an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Laboral Kutxak María Montserrat Escañuela Martínez demandatuaren aurka aurkeztutako demanda; eta ondorioz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 6.587,72 euro pagatzera, diru hori zor baitzion 2016ko abuztuaren 22an. Aipatu zenbatekoak zenbait interes sortuko ditu, zehaztuta daudenak ebazpen honetan jasotako zuzenbideko hirugarren oinarrian.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Maria Monserrat Escañuela Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala