Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2018ko abuztuaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4008

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 173/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: adostasunik gabeko 173/2018 dibortzioa.

Demandatzailea: Juan Carlos Perez Rodriguez.

Abokatua.

Prokuradorea: Ignacio Sanchiz Capdevila.

Demandatua: Tracey Anne Stephenson.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-06-11n. Hona hemen idazpurua:

Belén González Martínek, Vitoria-Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile denak, ikusi ditu epaitegi honetan adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 173/2018 prozedurako autoak. Eta horietan parteak honako hauek izan dira: demandatzaile legez Juan Carlos Pérez Rodríguez, León Martínez prokuradorearekin; demandatu legez Tracey Anne Stephenson, auzi-ihesean dena eta ordezkaritza prozesalik ez duena. Bada, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman da, oinarri hauen arabera:

Tracey Anne Stephenson demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala