Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2018ko abuztuaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4007

EDIKTUA, 340/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 340/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Mercairun SL.

Abokatua: Jose Ignacio Sanchez Lopez.

Prokuradorea: Fernando Mendavia Gonzalez.

Demandatua: Carlos Andres Espinosa Muñeton eta Dayan Lorena Camaño Cruz.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu errekurtsoaren epaia 2018-06-13an eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

«EPAITZA

Osorik baiesten dut Mercairun SLk aurkeztutako demanda. Hori dela eta, Carlos Andrés Espinosa Muñetón eta Dayan Lorena Camaño Ruz kondenatzen ditut modu solidarioan 9.472,64 euro ordaintzera, gehi demanda aurkeztu zenetik epai hau eman arteko legezko interesak, gehi epai hau ematen denetik guztia ordaindu arteko interesak, Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatuak.

Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot, berariaz.»

Carlos Andres Espinosa Muñeton eta Dayan Lorena Camaño Cruz demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete demandatu auzi-iheslariek.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2018ko ekainaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala