Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2018ko abuztuaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4006

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 68/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 68/2017 ahozko judizioa.

Demandatzailea: Leioako Santa Ana etorbideko 12. zenbakiko Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua: Alfonso Ruiz Barasorda.

Prokuradorea: Ana Bregel Orella.

Demandatua: Manuel Espejo Rotaecheren jaraunsleak.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-05-10ean. Hona hemen epaitza:

Oso-osorik baietsi dut Leioako Santa Ana etorbideko 12. zenbakiko Jabekideen Erkidegoaren ordezkariak jarri duen demanda, Manuel Espejo Rotaeche jaunaren aurkakoa edo, hala badagokio, jaraunspen jasogabearen aurkakoa. Horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut demandatzaileari solidarioki honako hauek ordaintzera: 3.439,07 euro, zenbateko horrek demanda jarri zen egunetik sortu dituen legezko interesak (gaurtik aurrera), Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan ezarritakoak, eta kostuak.

Manuel Espejo Rotaeche demandatuaren edo, hala badagokio, jaraunspen jasogabearen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2018ko maiatzaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala