Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2018ko abuztuaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3996

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 731/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 731/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Mercedes-Benz Financial España EFC, S.A.

Abokatua: Maria Jose Cosmea Rodriguez.

Prokuradorea: Jose Manuel Lopez Martinez.

Demandatua: Javier Gutierrez Vicedo.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horren gainean, 132/18 epaia eman zen, 2018-06-12an. Hau dio epaitzak:

132/2018 EPAIA

Epailea: Covadonga Gonzalez Rodriguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hemezortziko ekainaren hamabia.

Alderdi demandatzailea: Mercedes-Benz Financial España EFC, S.A.

Abokatua: Maria Jose Cosmea Rodriguez.

Prokuradorea: Jose Manuel Lopez Martinez.

Alderdi demandatua: Javier Gutierrez Vicedo.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, orokorrean.

EPAITZA

Javier Gutiérrez Vicedo-ren aurka, Mercedes-Benz Financial España EFC, S.A.ren izenean eta ordez José Manuel López Martínez prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, eta auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera kondenatzen dut demandatua:

a) 44.625,67 euro.

b) Aipatutako zenbatekoaren (44.625,67 euro) legezko interesak, demanda jarri zenetik aurrerakoak.

c) Judizioaren kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua)

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4708000004073117. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Javier Gutierrez Vicedo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da aipatutako ebazpena jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez, oinarri hartuta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko ekainaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala