Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2018ko abuztuaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3995

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 608/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 608/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Sarrikue kaleko 4. zenbakiko Jabekideen Erkidegoa (Bilbao).

Abokatua: Gutierrez Ruperez, Borja.

Prokuradorea: Jose Luis Andikoetxea Gracia.

Demandatua: Joaquin Perez Cordero.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-05-10ean. Hona hemen epaitza:

Onetsi egiten dut erabat José Luis Andikoetxea Gracia prokuradoreak Bilboko Sarrikue kaleko 4. zenbakiko Jabekideen Erkidegoaren ordez eta izenean Joaquín Pérez Cordero jaunaren jaraunsleen edo jaraunspen jasogabearen aurka aurkeztutako demanda, eta auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera kondenatzen dut demandatua:

a) 2.233,78 euro;

b) Prozedura izapidetu bitartean eta 2017ko abenduaren 31ra arte 1 D etxebizitzari dagozkion ohiko eta ezohiko kuotei dagokien zenbatekoa (ordaindu gabekoena); ohiko kuota hileko 35 eurokoa da, eta ezohikoa 72,16 eurokoa.

c) 1.774,16 euroko zenbatekoaren legezko interesak, demanda jarri zenetik aurrerakoak (2017-06-23).

d) Judizioaren kostuak.

Joaquin Pérez Cordero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko maiatzaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala