Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2018ko abuztuaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3985

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 19koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko ekainaren 19ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 8. artikuluak aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko bi balorazio-batzorde eratuko direla eta batzorde horien kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela adierazten duela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeetako kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea.

1.– Film laburren produkzioa delako modalitatean, balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcero, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Estibaliz Alonso Ruiz de Erentzun andrea.

– Estibaliz Urresola Solaguren andrea.

– Aitor Gametxo Zabala jauna.

– Iñigo Lezertua Uranga jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

2.– Zinemarako fikziozko film luze, aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luze, zinemarako animaziozko film luze eta sortze-dokumentalen film luzeen produkzioa delako modalitateen balorazio-batzordeak berriz kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Puy Oria Rubio andrea.

– Garbiñe Ortega Postigo andrea.

– Francisco Rodríguez Ramirez jauna.

– Beñat Beitia Urresti jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 19a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala