Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2018ko abuztuaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3962

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 234/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 234/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Ejiro Princess Opiri.

Abokatua: Marta Maria Martinez De Murguia Calleja.

Prokuradorea: Irune Otero Uria.

Demandatua: Emmanuel Efose Edigin.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan epaia eman da 2018-06-11n, zeinaren goiburua honakoa baita:

Nik, M. Belén González Martínek, barruti honetako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, ikusi ditut semearekiko neurriak hartzeko 234/2018 prozedurako autoak. Prozedura hori bideratu da Ejiro Princess Opiriren eskariz, Otero Uria prokuradoreak ordezkatuta, Emmanuel Efosa Edigin jaunaren aurka, zeina auzi-ihesean baita. Fiskaltzak parte hartu du. Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman da, oinarri hauen arabera:

Emmanuel Efose Edigin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala