Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2018ko abuztuaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3934

IRAGARKIA, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuan, Erditzeetako eta Puerperioko Ospitalizazioko emaginen gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Erditzeetako eta Puerperioko Ospitalizazioko emaginen gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren profila honako helbidean argitaratuta daude: www.osakidetza.euskadi.net

Eskabideak deialdiaren oinarrietan jasotakoaren arabera aurkeztu beharko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, bertan adierazten den epean.

Donostia, 2018ko ekainaren 18a.

Donostialdea ESIko zuzendari gerentea.
E (1052/2015 Ebazpena, irailaren 3koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala