Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2018ko abuztuaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3933

IRAGARKIA, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Erizaintzako Zuzendaritzan Zuzendaritzako idazkari lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerenteak dei egin du Erizaintzako Zuzendaritzan Zuzendaritzako Idazkari lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak web orri honetan daude: www.osakidetza.euskadi.eus.

Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Barakaldo, 2018ko maiatzaren 30a.

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentea,

SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.


Azterketa dokumentala