Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2018ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3923

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira zenbait zehapen geroratzeko eta zatikatzeko aurkeztutako eskabideen ebazpenak. Trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan eman dira zehapenok.

Jakinarazpen pertsonala egiten ahalegindu arren, ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez jakinarazten dira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako zehapenak geroratzeko eta zatikatzeko eskabideen ebazpenak, Trafikoko zuzendariak egindakoak; hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53.1 eta 2. artikuluen arabera, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Legearen 112. artikuluari dagokionez.

Ondorioz, dei egiten zaie honekin batera doan zerrendan dauden interesdunei, edo, behar bezala akreditaturik, horien legezko ordezkariei, agerraldi bidezko jakinarazpena jasotzeko, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Honako hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, honekin batera doan zerrendan zehazten den espedienteari dagokion administrazio-egintza jakinarazitzat joko da lege-ondorio guztietarako, agertzeko adierazitako epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da ordezkaritza, hala egokituz gero, abenduaren 17ko 58/2003 Tributuen Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 17a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala