Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2018ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3910

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariarena, honako hau zuzentzen duena: «Ebazpena, 2018ko ekainaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2018-2020 aldirako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratzen da.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Era horretako akatsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 27ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei lehentasunez zuzendutako 2018-2020 aldirako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko diru-laguntzen deialdia. Zehazki, 2018ko uztailaren 5eko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, 129. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:

– 2018/3498 (57/10) orrialdean, 5. artikuluaren 3 atalean, hau esaten duen lekuan:

«3.– Orobat, muga hauek ezarri dira lurralde historiko bakoitzeko, planaren aurkezpen ekonomikoari begira:

– Lerro batera edo bira aurkeztuz gero: haietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 60.

– 3-5 lerrotara aurkeztuz gero: haietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 50.

– 6-9 lerrotara aurkeztuz gero: haietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 40.

– 10 lerrotara edo gehiagora aurkeztuz gero: haietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 30.»

Hau esan behar du:

«3.– Orobat, muga hauek ezarri dira lurralde historiko bakoitzeko:

– Lerro batera edo bira aurkeztuz gero: haietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 60.

– 3-5 lerrotara aurkeztuz gero: haietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 50.

– 6-9 lerrotara aurkeztuz gero: haietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 40.

– 10 lerrotara edo gehiagora aurkeztuz gero: haietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 30.»

– 2018/3498 (57/17) orrialdean, 10. artikuluaren a.1 atalean, hau esaten duen lekuan:

«EAEko laguntzen deialdietan onuradun eta/edo prestakuntza-emaile izan ez diren erakundeek dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, egiaztatzen duena lehentasunez langile landunei zuzendutako prestakuntza-eskaintzak laguntzeko administrazio horrek egindako deialdietan onuradun eta/edo prestakuntza-emaile izan dela, 2007tik 2014ra bitarteko epean, azken urte hori ere barne hartuta, prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien lanbide-arloetan eta/edo zeharkako konpetentzietan eta/edo modalitateetan, espezialitate programagarrien katalogoan ezarritako kodifikazioaren arabera.»

Hau esan behar du:

«EAEko esparrutik kanpo onartu diren diru-laguntzen deialdien onuradun eta/edo prestakuntza-emaile izan diren erakundeek dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, egiaztatzen duena lehentasunez langile landunei zuzendutako prestakuntza-eskaintzak laguntzeko administrazio horrek egindako deialdietan onuradun eta/edo prestakuntza-emaile izan dela, 2007tik 2014ra bitarteko epean, azken urte hori ere barne hartuta, prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien lanbide-arloetan eta/edo zeharkako konpetentzietan eta/edo modalitateetan, espezialitate programagarrien katalogoan ezarritako kodifikazioaren arabera.»

– 2018/3498 (57/18) orrialdean, 10. artikuluaren a.2 atalean, hau esaten duen lekuan:

«EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute bakoitzari dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako prestakuntza-eskaintzen 2014ko eta 2016ko deialdietan kanpoko kontrastean lortutako puntuazioak egiaztatzen dituena. Horretarako aintzat hartuko dira prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien lanbide-arloak eta/edo zeharkako konpetentziak eta/edo modalitateak, espezialitate programagarrien katalogoan ezarritako kodifikazioaren arabera, haietan interesdunak asebetetze orokorraren batezbesteko gisa adierazitako puntuazioak.»

Hau esan behar du:

«EAEko esparrutik kanpo onartu diren diru-laguntzen deialdien onuradun izan diren erakundeek aurkeztu beharko dute bakoitzari dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako prestakuntza-eskaintzen 2014ko eta 2016ko deialdietan kanpoko kontrastean lortutako puntuazioak egiaztatzen dituena. Horretarako aintzat hartuko dira prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien lanbide-arloak eta/edo zeharkako konpetentziak eta/edo modalitateak, espezialitate programagarrien katalogoan ezarritako kodifikazioaren arabera, haietan interesdunak asebetetze orokorraren batezbesteko gisa adierazitako puntuazioak.»

– 2018/3498 (57/19) orrialdean, 10. artikuluaren b.1 atalean, hau esaten duen lekuan:

«EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute bakoitzari dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako eskaintzaren 2014ko eta 2016ko deialdietan kanpoko kontrastean lortutako puntuazioak egiaztatzen dituena. Horretarako aintzat hartuko dira onuradunak asebetetze orokorraren batezbesteko gisa adierazitako puntuazioak.»

Hau esan behar du:

«EAEko esparrutik kanpo onartu diren diru-laguntzen deialdien onuradun izan diren erakundeek aurkeztu beharko dute bakoitzari dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako eskaintzaren 2014ko eta 2016ko deialdietan kanpoko kontrastean lortutako puntuazioak egiaztatzen dituena. Horretarako aintzat hartuko dira onuradunak asebetetze orokorraren batezbesteko gisa adierazitako puntuazioak.»

– 2018/3498 (57/19) orrialdean, 10. artikuluaren b.2 atalean, hau esaten duen lekuan:

«b.2.– Lanbidek lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunari emandako diru-laguntzen egikaritze-mailaren batezbesteko haztatua. 10 puntu gehienez.»

Hau esan behar du:

«b.2.– Lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunari emandako diru-laguntzen egikaritze-mailaren batezbesteko haztatua. 10 puntu gehienez.»

– 2018/3498 (57/20) orrialdean, 10. artikuluaren b.2 atalean, hau esaten duen lekuan:

«EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute bakoitzari dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan behin-behinean emandako diru-laguntzak eta azkenean justifikatu eta likidatu zirenak egiaztatzen dituena.»

Hau esan behar du:

«EAEko esparrutik kanpo onartu diren diru-laguntzen deialdien onuradun izan diren erakundeek aurkeztu beharko dute bakoitzari dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan behin-behinean emandako diru-laguntzak eta azkenean justifikatu eta likidatu zirenak egiaztatzen dituena.»

– 2018/3498 (57/20) orrialdean, 10. artikuluaren b.3.1) atalean, hau esaten duen lekuan:

«EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako eskaintzaren 2013ko, 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planetako kurtsoak urte bakoitzean amaitu dituzten parte-hartzaile kopurua egiaztatzen duena.»

Hau esan behar du:

«EAEko esparrutik kanpo onartu diren diru-laguntzen deialdien onuradun izan diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako eskaintzaren 2013ko, 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planetako kurtsoak urte bakoitzean amaitu dituzten parte-hartzaile kopurua egiaztatzen duena.»

– 2018/3498 (57/21) orrialdean, 10. artikuluaren b.3.2) atalean, hau esaten duen lekuan:

«EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile langabeei zuzendutako eskaintzaren 2014ko, 2015eko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planetako kurtsoak urte bakoitzean amaitu dituzten parte-hartzaile kopurua egiaztatzen duena.»

Hau esan behar du:

«EAEko esparrutik kanpo onartu diren diru-laguntzen deialdien onuradun izan diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile langabeei zuzendutako eskaintzaren 2014ko, 2015eko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planetako kurtsoak urte bakoitzean amaitu dituzten parte-hartzaile kopurua egiaztatzen duena.»

– 2018/3498 (57/21) orrialdean, 10. artikuluaren b.3.3) atalean, hau esaten duen lekuan:

«EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2013ko, 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunak azkenean likidatutako diru-laguntzak egiaztatzen dituena.»

Hau esan behar du:

«EAEko esparrutik kanpo onartu diren diru-laguntzen deialdien onuradun izan diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2013ko, 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunak azkenean likidatutako diru-laguntzak egiaztatzen dituena.»

– 2018/3498 (57/21) orrialdean, 10. artikuluaren b.3.4) atalean, hau esaten duen lekuan:

«EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile langabeei zuzendutako 2014ko, 2015eko eta 2016ko deialdietan onuradunari azkenean likidatutako diru-laguntzak egiaztatzen dituena.»

Hau esan behar du:

«EAEko esparrutik kanpo onartu diren diru-laguntzen deialdien onuradun izan diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile langabeei zuzendutako 2014ko, 2015eko eta 2016ko deialdietan onuradunari azkenean likidatutako diru-laguntzak egiaztatzen dituena.»

– 2018/3498 (57/22) orrialdean, 10. artikuluaren b.4.1) atalean, hau esaten duen lekuan:

«EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planak amaitu dituzten langile landunen parte-hartzea % 60tik gorakoa izan dela egiaztatzen dituena.»

Hau esan behar du:

«EAEko esparrutik kanpo onartu diren diru-laguntzen deialdien onuradun izan diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planak amaitu dituzten langile landunen parte-hartzea % 60tik gorakoa izan dela egiaztatzen dituena.»

– 2018/3498 (57/22) eta 2018/3498 (57/23) orrialdeetan, 10.artikuluaren b.4.2) atalean, hau esaten duen lekuan:

«EAEko laguntzen deialdietan onuradun izan ez diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planak amaitu dituzten 50 langiletik beherako enpresetako langileen parte-hartzea egiaztatzen dituena.»

Hau esan behar du:

«EAEko esparrutik kanpo onartu diren diru-laguntzen deialdien onuradun izan diren erakundeek aurkeztu beharko dute dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri bat, lehentasunez langile landunei zuzendutako 2014ko eta 2016ko deialdietan onuradunaren titulartasuneko planak amaitu dituzten 50 langiletik beherako enpresetako langileen parte-hartzea egiaztatzen dituena.»

– 2018/3498 (57/34) eta 2018/3498 (57/35) orrialdeetan, ebazpen honi atxikita doan eranskinak I. eranskina ordezkatzen du.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 16a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala