Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak

Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2018ko uztailaren 31, asteartea

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3909

AGINDUA, 2018ko ekainaren 27koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak emateko 2018. urterako deialdiaren oinarriak onartzen dituena.

Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari buruzko Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 (EE) Erregelamenduaren bidez, Feaga Nekazaritzako Europako Berme Funtsa eta Feader Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa sortu ziren, lehenengoa, merkatuko neurriak eta beste neurri batzuk finantzatzeko, eta, bigarrena, landa-garapenerako programak finantzatzeko.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamendua landa-garapenari Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez laguntzeari buruzkoa da eta erregelamendu horren bidez Kontseiluaren 1698/2005 Erregelamendua indargabetzen da. Europar Batasunak landa-garapenerako ematen dituen laguntzak –Feader Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatuta– arautzen dituzten arau orokorrak ezartzen ditu erregelamendu horrek. Funts hori 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren bidez ezarri zen. Erregelamendu horrek landa-garapenaren alorrean landa-garapenaren politikak eta Europar Batasunaren lehentasunak betetzeko helburuak ezartzen ditu, eta landa-garapenaren testuinguru estrategikoa ezarri eta landa-garapenaren politika gauzatzeko hartu behar diren neurriak zehazten ditu.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamenduaren 35. artikuluak laguntza-mota bat ezartzen du, «lankidetzarako» laguntza.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 Landa Garapenerako Programa prestatu da, zeina Europako Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C (2015) 3479 Erabakiaren bidez onartu baitzen. Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak martxan jartzea da programa horren helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020ko Landa Garapenerako Programan –M16 neurria, «lankidetza»– jasota dago laguntza-mota hori, zein lankidetzaren hainbat alderdi zehazten dituzten zazpi azpineurritan sailkatzen baita. Berrikuntzaren bidez landa-ingurunearen lehiakortasunean aurrera egiteko lankidetza sustatzen dute neurri horiek, banaketa-kate motzen eta tokiko merkatuen garapena bultzatzen, eta berrikuntza-proiektuetan sektorearen partaidetza eta lankidetza indartzen.

Halaber, otsailaren 17an argitaratu da otsailaren 14ko 43/2017 Dekretua, EAEko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duena, zeinaren xedea baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan landa-garapenerako laguntzen esparru-araudia ezartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin eta 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat etorriz.

2018. ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoarekin bat etorriz.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat etorriz –lege horren 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskuduntza izango dute–, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Onartzea, 2018. urterako, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak emateko deialdiaren oinarriak (ikus eranskina).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko dira epeak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 27a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

ERANSKINA
I. KAPITULUA
ZATI OROKORRA

1. oinarria.– Laguntzaren xedea.

1.– Agindu honen xedea da lankidetzarako laguntzak deitzea 2018rako. Gutxienez bi erakunderen arteko lankidetza-moduak sustatzea da laguntza horien helburua.

2.– Laguntza hauek 43/2017 Dekretuan ezarritakoari jarraituz ematen dira, eta haren garapena eta aplikazioa dira (43/2017 Dekretua, 2017ko otsailaren 14koa, zeinaren bidez 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen baita).

3.– Araubide horrez gain, basogintza-sektoreko lankidetzarako laguntzetarako eta landa-eremuetako nekazaritzako ez diren garapen-proiektuetarako laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoa aplikatu beharko zaie. Araubide honetan estatu kide batek enpresa jakin bati emango dizkion laguntzen zenbatekoa gehienez ere 200.000 eurokoa izango da hiru zergalditako edozein alditan.

4.– Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak lankidetza-kostuak eta proiektu pilotuaren kostu zuzenak estaltzeko bakarrik erabiliko dira, eta ez dira itzuli beharrekoak izango, eta proiektuak urtebetean zein hainbat urtean gauzatzekoak izango dira.

2. oinarria.– Laguntza-lerroak.

Lankidetzarako laguntzetan, honako laguntza-lerro hauek ezarriko dira:

1.– Nekazaritza-ekoizpenaren eta -iraunkortasunaren alorrean EIPs Berrikuntzarako Europako Elkarteko (European Innovation Partnerships) talde operatiboak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak, zein oinarri hauen II. kapituluan garatu baitira.

2.– Nekazaritza-, elikagai- eta baso-sektoreetan produktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatzeko laguntzak, zein oinarri hauen III. kapituluan garatu baitira.

3.– Eragile txikien arteko lankidetzarako diru-laguntzak, lan-prozesuak elkarrekin antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatzekoak, baita landa-turismoarekin zerikusia duten turismo-zerbitzuak merkaturatzekoak ere. Laguntzok oinarri hauen IV. kapituluan garatu dira.

4.– Laguntza emango zaie lankidetzan aritzen diren banaketa-kateko eragileei, beren produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko, merkaturatze-bide laburrak eta tokiko merkatuak martxan jarrita edo garatuta, baita produktuak tokian-tokian ezagutarazteko jardueretarako ere. Laguntzok oinarri hauen V. kapituluan garatu dira.

5.– Eragileen elkarlanerako diru-laguntzak, klima-aldaketa arintzeko edo horretara egokitzeko eta martxan dauden ingurumen-proiektuen eta -praktiken inguruko baterako planteamenduak egitekoak. Laguntzok oinarri hauen VI. kapituluan garatu dira.

6.– Banaketa-kateko eragileen arteko lankidetza horizontalerako eta bertikalerako laguntzak, elikagaiak egiteko, energia ekoizteko eta industria-prozesuak sortzeko biomasaren hornidura iraunkor bat lortzeko. Laguntzok oinarri hauen VII. kapituluan garatu dira.

7.– Jarduerak dibertsifikatzeko lankidetzarako laguntzak, honako jarduera hauekin zerikusia dutenak: osasun-arreta, gizarteratzea, komunitateak babestutako nekazaritza eta ingurumenaren eta elikadurari buruzko heziketa. Laguntzok oinarri hauen VIII. kapituluan garatu dira.

3. oinarria.– Definizioak.

Agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen kontzeptuak:

1.– Berrikuntza-eragilea (broker): pertsona edo erakunde inpartzialak dira, proiektua burutzeko ekintzaile egokiak –enpresak, pertsonak, ikerketa-taldeak, ikerketa-entitateak, aholkularitza-erakundeak, finantza-iturriak, etab.– bilatu eta harremanetan jartzen dituztenak, teknikoki sartuta egon beharrik gabe; hau da, eragile moduan aritzen dira berrikuntza-prozesuaren bi alderdi edo gehiagoren artean. Talde operatiboak eratzen ere laguntzen dute. Ideia berritzaileak identifikatzen dituzte, berriro definituz, hautatuz eta berrikuntzaren egileak lotuz, balioa ekar dezaketen ekimenak bultzatuz behetik gora, ideia horiek modu lehiakorrean proiektatzeko eta behar den finantzaketa aurkitzen lagunduz. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Katilu berrikuntza-eragile modura aritzeko espazio bat da, eta Brokering Innovation prozesua kudeatzeko ardura du.

2.– Laborantza: kontzeptu honen barnean nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sartzen dira.

3.– Elikagaigintza: kontzeptu honen barnean sartzen dira nekazaritzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologiatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batetik datozenak ekoiztea, eraldatzea, ontziratzea eta merkaturatzea.

4.– Berrikuntzarako Europako Elkarteak-EIPs (European Innovation Partnerships): tresna politikoak dira, ez finantza-tresnak, «Berrikuntzarako batasuna» Europa 2020 Ekimenean kontzeptu berri bat bezala sartu zirenak, ideia berriak garatzea eta horiek merkatura iristea eragozten edo moteltzen duten ikerketa eta berrikuntzarako sistema europarraren hutsuneak, hersturak eta oztopoak kentzeko. Pilotaje-talde batek zuzentzen du elkarte bakoitza, eta eragindako arloan edo arloetan erantzukizuna duen komisario europar bat edo gehiago da talde horren buru, non estatu kideetako ordezkariek –ministroak, diputatuak, enpresa-buruzagiak, ikertzaileak, gizarte zibila eta gainerako alderdi interesdunak– parte hartzen baitute. Berrikuntzarako Europako Elkarteen helburua jarduketa sendotzea da sektore publikoaren eta pribatuaren bidez, lankidetzarako plataforma komun bat sortuz.

5.– Nekazaritza produktiboari eta jasangarriari lotutako Berrikuntzarako Europako Elkartea: tresna politiko bat da, landa-ingurunean berrikuntza-estrategia garatzeko eta nekazaritzako elikagaien sektorean berrikuntza azkartzeko, zientzia eta praktikaren artean ezagutza-pasabidearen lana egiten duena, nekazaritzako elikagaien sektorean berrikuntza-transferentzia azkartzeko eta ingurumen inpaktu txikiago batekin gehiago ekoitziko duen nekazaritza lehiakorra lortzeko. Haren helburua nekazaritza eta basogintza lehiakorrak eta iraunkorrak sustatzea da, gutxiagorekin gehiago lortuko dutenak eta ingurumena kaltetu gabe jardungo. Lehen sektore lehiakor bat sortzen lagunduko du horrek, bermatuko duena mundu-mailan elikagaiak eskuratzea, askotariko produktu eta produkzioak izatea, jateko eta jateko ez diren lehengaiez luzarora hornitzea, baita elikagai-kateko balio erantsiaren banaketa hobea izatea ere. Landa Garapenerako Programetan 2014-2020 aldirako Nekazaritzako Politika Bateratua eraberritzeko proposamenetan sartzen da.

6.– Banaketa-kate laburrak: hornikuntza-kate bat da, lankidetzarekin, tokiko garapen ekonomikoarekin eta gertuko eremu geografiko batean ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman sozioekonomikoekin konprometitutako agente ekonomiko kopuru mugatu batek osatutakoa. 16.4 azpineurriaren ondorioetarako, ekoizlearen eta kontsumitzaileen artean bitarteko bat baino gehiago ez dituen hornikuntza-kateak bakarrik hartuko dira kontuan.

7.– Lankidetza: helburu bera duten eta kide bakoitzak daukanaren gainetik dagoen interes bat konpartitzen duten pertsona taldeek edo entitateek garatutako lan-estrategia bat da, eta elkarlaneko metodoak eta elkartze-metodoak erabiltzen dituzte.

8.– Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Bizia (BLEB). Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren alorreko tresna da BLEB, nekazaritzako elikagaien sektorean eta landa- eta itsas-ingurunean berrikuntza eta lankidetza bideratzeko eta sustatzeko. Ikus www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ekonomiaren-garapen-azpiegitura-saila/

9.– Talde operatiboak: EIPs Berrikuntzarako Europako Elkarteen zati dira eta horien bidez Feader-ek berrikuntza eta EIPs-en helburuak babesten ditu landa-ingurunean, eta hori guztia gauzatzeko ekintzaile nagusiak dira. Alderdi interesdunek sortzen dituzte talde horiek: nekazariek, ikertzaileek, aholkulariek eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresek, esaterako. Jarduketa-entitateak dira, beren intereseko gaien inguruan eratzen direnak praktikak, prozesuak, produktuak eta zerbitzuak eta teknologia berritzaileak probatzeko eta aplikatzeko proiektuak gauzatzeko, eta proiektuak irauten duen denbora irauten dute, zeinetarako finantziazioa baitute.

10.– Taldea/klusterra: entitate independenteek osatutako eragile askotariko talde bat da, zeinen helburuak honako hauek baitira: jarduera ekonomiko berritzaileak bultzatzea –interakzio sakonak, instalazioak partekatzea, ezagutza eta jakintza espezializatuak trukatzea sustatuz– eta taldea osatzen duten enpresen artean ezagutza transferitzen, sareko lanean eta informazioa zabaltzen eraginkortasunez laguntzea.

11.– Berrikuntza. Produktu –ondasun zein zerbitzu–, prozesu, merkaturatze-metodo berri edo antolaketa-metodo berri bat edo asko hobeturiko bat ezartzea da, enpresako barne-jardunbideetan, lantokiaren antolaketan zein kanpo-harremanetan. Ez da proiektu berritzailetzat hartzen, baldin eta ezagutza sortzeak ezagutza ezartzeak baino pisu handiagoa badauka.

12.– Tokiko merkatua: 16.4 azpineurriaren ondorioetarako, nekazaritza-elikagaiak saltzeko azokak eta merkatu tradizionalak hartuko dira tokiko merkatutzat, dagozkien foru organoek ezarritako arauak Nekazaritza eta Elikadura Politikako 17/2008 Legearen arabera betetzen dituztenak.

13.– Proiektu pilotua: eskala txikiko proiektu esperimentala, denboran neurtutako esfortzu bat eskatzen duena, helburu komertzialekin merkaturatu aurretik produktu, zerbitzu, prozesu edota teknologia berri bat garatzeko prozesu eta tresna berriak erabiliz irtenbide-proposamen baten funtzionamendua eta bideragarritasuna ikusteko balio duena.

14.– Landa-eremuetako nekazaritzakoa ez den garapen-proiektua. Proiektu hauetan helburua ez dago nekazaritza-produktuak ekoiztearekin lotuta, nekazaritza-produktutzat Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 1. eranskinean azaltzen diren produktuak hartuta. Ondorio hauetarako, nekazaritzakoak ez diren proiektuak dira helburutzat nekazaritza-produktuak eraldatu eta merkaturatzea daukatenak.

4. oinarria.– Finantzaketa.

1.– 2018ko ekitaldirako 600.000 euro bideratuko dira, Batzordeak 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programan onartutako finantzaketa osagarri gehigarri gisa, agindu honetan aurreikusitako laguntzetarako, eta zenbateko hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura soilik finantzatuko da, honela banatuta:

● 240.000 euro II. kapituluari dagozkio; horietatik 160.000 euro 2018. ekitaldirako dira eta 80.000 euro 2019.erako.

● 144.000 euro III. kapituluari dagozkio; horietatik 96.000 euro 2018. ekitaldirako dira eta 48.000 euro 2019.erako.

● 21.000 euro IV. kapituluari dagozkio; horietatik 14.000 euro 2018. ekitaldirako dira eta 7.000 euro 2019.erako.

● 78.000 euro V. kapituluari dagozkio; horietatik 52.000 euro 2018. ekitaldirako dira eta 26.000 euro 2019.erako.

● 60.000 euro VI. kapituluari dagozkio; horietatik 40.000 euro 2018. ekitaldirako dira eta 20.000 euro 2019.erako.

● 36.000 euro VII. kapituluari dagozkio; horietatik 24.000 euro 2018. ekitaldirako dira eta 12.000 euro 2019.erako.

● 21.000 euro VIII. kapituluari dagozkio; horietatik 14.000 euro 2018. ekitaldirako dira eta 7.000 euro 2019.erako.

2.– Aurrekontu-ekitaldi honetan ematen den laguntza, guztira, artikulu honetako aurreko paragrafoan hura finantzatzeko ezartzen den guztizko zenbatekoaren parekoa izango da gehienez.

3.– Eskatzen diren laguntzen zenbateko osoa kontuan harturik, laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen, zenbatekoa handitu daiteke, aurrekonturik geratzen bada nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren alorrean eskumena duen sailak beste laguntza-programa batzuk emateko programak gauzatutakoan. Horrelakorik gertatzen bada, nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren alorrean eskumena duen sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da.

5. oinarria.– Eskakizun orokorrak.

Agindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dira. Baldintza horiek baldintza hauek guztiak jasotzen dituzte: diru-laguntzei buruzko 2003ko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko baldintzak, 2017ko otsailaren 7ko 43/2017 Dekretuko (2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du) 5. artikuluan aurreikusitakoak eta hainbat laguntzen baldintza espezifikoak, eta hauek dira horiek guztiak:

1.– Eskatzailearen betekizunak.

A) Indarrean dauden xedapenek zergen eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak beteak izatea. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko diru-laguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai diru-laguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

B) Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.

C) Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan abiatutako itzulketa- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez.

D) EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, diru-laguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak geroratuta eta zatituta badaude.

E) Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik ez izatea (zigor- edo administrazio-arloan), ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

F) Konkurtso-deklarazioa ez eskatu izatea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat ez jo izatea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

G) Ebazpen irmo baten bidez diru-laguntzak jasotzeko aukera galtzeko zehapenik ez izatea.

H) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.

I) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.

J) Laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

K) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

L) Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.

M) Berreskuratze agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Izaera juridikorik ez duten pertsona fisikoen edo juridikoen taldeetako kideek, onuraduntzat har daitezkeenak, paragrafo honetan jasotako betekizunak bete beharko dituzte.

2.– Proiektu pilotuarenak:

A) Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

B) Diruz laguntzekoak diren gastuak ez daitezela eskabidea egin baino lehenago egindakoak izan.

6. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

2.– Laguntzaren eskabidea deialdi honen eranskin gisa argitaratuko da, eta eskuragarri egongo da webgune honetan: http://www.euskadi.eus. Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari igorri behar zaio, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bulegoetan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen duen tokiren batean aurkeztuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat.

3.– Eskabidearekin batera, talde operatibo edo berrikuntza-talde eskatzailea osatzen duten pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko dokumentazio hau aurkeztu behar da:

a) Pertsona fisikoa izanez gero, NANaren kopia. Pertsona juridikoa izanez gero, enpresaren IFKren kopia, ahalordetze-eskriturarena eta legezko ordezkariaren NANaren kopia, eta baita erakundearen eratze-eskrituraren eta estatutuen fotokopia bana ere, dagokien erregistroan zigilatuta.

b) Erantzukizunpeko adierazpena 5. oinarriaren 1. paragrafoan (D eta M bitarteko apartatuak) ezarritako betekizunak betetzen dituela adieraztekoa.

c) Erakunde eskatzaileak laguntza kuantifikatzeko aurkeztu nahi duen beste edozein dokumentazio osagarri.

Izaera juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen taldeen kasuan, proiektu pilotuan parte hartzen duten enpresa edo erakunde bakoitzari dagokionez aurkeztu beharko da dokumentazioa.

4.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu NANa, IFK, eskatzaileak dagokion foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dituelako ziurtagiriak. Hala ere, eskatzaileak espresuki uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

5.– Agindu honetako 3. paragrafoan eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 3. paragrafoaren 28. artikuluan ezarritakoarekin bat. Eskatzaileak adierazi beharko du zein Administraziotan aurkeztu diren eta zein unetan aurkeztu diren. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.

6.– Laguntza jasotzeko eskabidea, eskatutako dokumentazioarekin batera, nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu ondoko jardueretan, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin bat.

7.– Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legaren 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

8.– Dena dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eskabidea egokiro ulertzeko, ebaluatzeko eta izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako agiri edota argibideak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

7. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.

1.– Deialdi honetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak izango du.

2.– Balorazio-batzorde bat sortuko da II., III., IV., V., VI., VII. eta VIII. kapituluetako laguntza-lerroetako proiektuak ebaluatzeko eta baloratzeko, bai eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta haztatzeko ere.

3.– Balorazio Batzordea Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordetzako hiru pertsonak osatuko dute. Horietako bat ikerketa-programen arduraduna izango da, eta batzordeko lehendakari gisa jardungo du. Beste biak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordetzari atxikitako zuzendaritzetako teknikarien artean aukeratuko dira, eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, idazkaria zein izango den adieraziko da, eta, betiere, aholkulari juridiko bat izango da.

Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, batzordea eratu aurretik, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emandako ebazpen baten bidez.

Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko adituei eskatu ahal izango die bere bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten duenean.

4.– Eginkizun hauek izango ditu Balorazio Batzordeak:

a) Aurkezten diren eskabide guztiak aztertzea eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta araudia betetzen ez dutenak bereiztea. Era berean, araudia betetzen ez duen eskabide bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.

b) Aplikatu beharreko araudia betetzen duten eskabideak ebaluatzea. Ebaluazioaren barruan, proiektuak baloratuko ditu, eta baloratuko du zenbateraino betetzen dituen bakoitzak agindu honek finkatzen dituen irizpide objektiboak.

c) Baloratzeko eta kuantifikatzeko finkatzen dituen irizpide objektiboetan oinarrituz, onuradun bakoitzari zenbateko laguntza emango zaion proposatzea.

5.– Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari. Proposamenak agindu honen 9. oinarrian aipatzen den edukia jaso beharko du gutxienez.

6.– Balorazio Batzordeak bere funtzionamendu-arau propioak ezarri ahalko ditu. Arau horiek aurreikusten ez dituzten gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da.

8. oinarria.– Diru-laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

1.– Lehiaketa bidez esleituko dira agindu honen II., III., IV.,V., VI., VII., eta VIII. kapituluek arautzen dituzten laguntza-lerro bakoitzeko laguntzak.

2.– Aipatu kapituluek arautzen duten laguntza-lerro bakoitzaren barruan, proiektu bakoitzari ematen zaion laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, aurkezten diren proiektuak konparatuko dira, eta aginduak finkatzen dituen hautaketa-irizpide objektiboak eta balioespena aplikatuko zaizkie. Ondoren, laguntza-lerro bakoitzeko aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ordena horretan esleituko dira laguntzak, deialdi honen 26., 33., 40., 47., 54., eta 61. oinarriek finkatzen dituzten ehunekoak aplikatuta, funts guztiak agortu arte.

Funtsak mugatuak direla kontuan izanik, lerro bakoitzeko azken laguntzari dagokionez, proposatutako kopurua diru-kopuru erabilgarria baino handiagoa bada, esleituko den laguntza diru-kopuru erabilgarri hori izango da, baldin eta kopuru hori diruz lagun daitekeen gastuaren % 70ekoa edo handiagoa bada. Diru-kopuru erabilgarri hori diruz lagun daitekeen gastuaren % 70 baino gutxiago bada, ez da laguntza esleituko, eta kopuru horrek 1. oinarrian jasotako beste lerro batera zuzendutako funtsak handituko ditu, honako hurrenkera honetan: II, III, V, VII, VI, VIII eta IV. kapitulua, guztiz agortu arte.

9. oinarria.– Ebazpena.

1.– Aurkeztutako eskabideak eta agiriak aztertu ondoren, Balorazio Batzordeak egin duen proposamena ikusirik, 7. oinarrian xedatutakoaren arabera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebatziko du eskatutako laguntzak eman ala ez, ebazpen bakar baten bitartez.

2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

A) Onartutako eskabideetan:

1.– Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den zenbatekoa.

3.– Feader Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatutako diruz lagundutako zenbatekoa, Feader Funtsaren kontura finantzatzen den zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea eratzen duen urriaren 3ko 194/2006 Dekretuaren arabera eman eta ordainduko dela adierazita.

4.– Proiektuak gauzatzeko epearen amaiera-data.

5.– Basogintza-sektoreko lankidetzarako laguntzetarako eta landa-eremuetako nekazaritzako ez diren garapen-proiektuetarako, laguntzaren minimis-izaera adieraztea eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren aipamen zehatza egitea (2013ko abenduaren 24ko EBAO, 352. zenbakia).

B) Ukatutako eskabideetan:

1.– Eskatzaileen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

2.– Laguntza ukatzeko arrazoiak.

3.– Zehapen-prozeduraren batean edo diru-laguntzen itzultze-prozeduraren batean egonez gero, hura amaituta izan beharko da diru-laguntza eman ahal izateko. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezarriko balitz, baldintzapean emandako laguntza indargabetu egingo da, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik.

4.– Agindu hau indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Lehia-konkurrentziako prozeduraren ebazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren 1. zenbakiko b) letran xedatutakoaren arabera, EHAAn argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da. Dena dela, interesdun guztiei ebazpen osoa helaraziko zaie, eta, gainera, ebazpenean interesdun bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira.

Era berean, lehenik egiten den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.

5.– Agindu hau indarrean sartu eta sei hilabete igarota, ebazpen espresurik ez badago, eskabidea ukatu egin zaiela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.

6.– Prozedurako ebazpenaren aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, edo, hiru hilabeteko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

10. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.

1.– Agindu honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradunek oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte. Baldintza horiek baldintza hauek guztiak jasotzen dituzte: Diru-laguntzei buruzko 2003ko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluko baldintzak, 2017ko otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuko (2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen du) 15. artikuluan aurreikusitakoak eta hainbat laguntzaren baldintza espezifikoak, eta hauek dira horiek guztiak:

A) Laguntzak ematen dituen ebazpenean edo, hala badagokio, luzapen-ebazpenean ezarritako epean gauzatzea laguntzaren helburu den jarduera, betiere deialdi honen 11. oinarrian ezarritako gehienezko muga aintzat hartuta.

B) Diru-laguntza eman den helbururako erabiltzea; beraz, proiektu pilotu bat burutu behar da.

C) Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, baldin eta diru-laguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamabost egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, diru-laguntza onartu egiten dutela ulertuko da.

D) Ebazpen-proposamena eman baino lehen, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

E) Proiektuen emaitzak hedatzeko betebeharrari dagokionez: laguntzaren kopuru osoa jaso eta gehienez ere bi hilabeteko epean argitaratuko dira emaitzak. Proiektuaren emaitzak operazioaren deskribapen labur bat eginez hedatuko dira; buruaren erabilera profesionalerako web-orrian, ahal dela, edo, hala badagokio, taldeko kideetako baten web-orrian. Informazio- eta publizitate-jardueren ezaugarri teknikoak 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren III. eranskinean (EBAO, 2014ko uztailaren 31) ezarritakora egokituko dira.

F) Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea jarduera edo proiektua partez edo osorik gauzatu dela eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak.

G) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eta Europar Batasuneko kontrol-organoei jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko zaie.

H) Deialdi honen 5. oinarriko 4. paragrafoan xedatutakoa eragotzi gabe, baldin eta beste administrazio batek edo erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen duen beste diru-laguntza edo laguntzarik eskatu eta eskuratzen bada, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, beste laguntza edo diru-laguntza eskuratu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturalen barruan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.

I) Diru-laguntza emateko kontuan hartzen den egoera subjektibo edo objektiboren bat aldatzen bada, aldaketaren berri eman behar diote Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz.

J) Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

K) Diruz laguntzen diren gastu eta jarduera guztietan eta haiei buruz argitaratzen diren informazio eta iragarki guztietan agerian jartzea erkidego-funtsek eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dituztela laguntzok, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuarekin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen Batzordearen uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren III. eranskinarekin bat.

L) Merkataritza-legeriak eskatutako terminoetan ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak izatea, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.

M) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.

N) Minimis laguntzen araubidera bildutako basogintza-sektoreko lankidetzarako laguntzei eta nekazaritzakoak ez diren landa-eremuetako garapen-proiektuei dagokienez, adierazi minimis laguntzei buruzko Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduari lotutako laguntzarik jaso den uneko zerga-ekitaldian edo aurreko bietan. Informazio hori laguntza-eskabidean adierazi beharko da.

2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla ofizioz egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, automatikoki. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen den agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

11. oinarria.– Proiektua gauzatzeko gehieneko epeak.

1.– Agindu honetan bildutako laguntzei dagozkien inbertsioak edo gastuak urtean edo hainbat urtetan gauzatu ahal izango dira. 2018ko aurrekontu-ekitaldian hasi behar dira diruz laguntzekoak diren ekintzak.

2.– Urtebete irauten duten proiektuak gauzatzeko epea 2018ko abenduaren 31n amaituko da. Nolanahi ere, luzatu egin ahal izango da, 15. oinarriaren 4. zenbakian xedatuarekin bat etorriz, eta luzatutako proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 2019ko abenduaren 31n amaituko da, beranduenez.

3.– Hainbat urtetarako proiektuak gauzatzeko epea 2019ko abenduaren 31n amaituko da. Nolanahi ere, luzatu egin ahal izango da, 15. artikuluko 4. zenbakian xedatuarekin bat etorriz, eta luzatutako proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 2010ko abenduaren 31n amaituko da, beranduenez.

12. oinarria.– Gastua justifikatzea.

1.– Laguntzen den proiektua gauzatu dela justifikatzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan:

a) Jarduketak justifikatzeko txosten bat, proiektuaren gauzatzeari eta gauzatze-mailari buruzko informazioa jasotzen duena.

b) Jatorrizko fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako agiriak, baliozkoak direnak trafiko juridiko merkataritzakoan, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak. Jatorrizko egiaztagiriak zigilu batekin markatuko dira, laguntza honetara aurkeztu dela eta egiaztagiriari inputatutako diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziko dira. Gainera:

● 100.000 euro edo 100.000 euro arteko diru-laguntzetan, egindako gastuak justifikatzeko erantzukizun-adierazpen bat aurkeztuko da, non taula xehatu bat jasoko baita fakturei eta egin diren ordainketei buruzko datuekin, adibidez: fakturazioaren eta ordainketaren erreferentziak eta datak, hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eurotan eta aplikatutako zergak.

● 100.001 euro edo 100.001 eurotik gorako diru-laguntzetan, Proiektuaren kostuen auditoretza-txostena eta gainerako beharrezko dokumentazioa; Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean (KAEO) inskribatuta dauden auditoreek egin behar dute txostena, maiatzaren 17ko EHA/1434/2007 Aginduari jarraikiz (2007ko maiatzaren 25eko BOE, 125. zk.). Txosten hori bakarra izango da proiektu osorako, eta bertan parte-hartzaile bakoitzari buruzko informazioa jasoko da. Txostena talde operatiboak edo berrikuntza-taldeak izendatutako ordezkariak aurkeztuko du laguntza emateko ebazpenarekin batera, entitate onuradun bakoitzari bidaliko zaizkion jarraibideei jarraituz. Kontu-ikuskapenaren kostutik, gehienez 1.500 euro lagundu daitezke diruz, proiektu bakoitzeko.

c) Erantzukizun-adierazpena, non azalduko den ordainketen fakturak eta gainerako ziurtagiriak ez direla aurkeztu diruz laguntzeko moduko beste programa batzuk justifikatzeko, eta diruz laguntzeko moduko beste programa batzuk justifikatzeko aurkeztu badira, faktura edo ziurtagiri horiek esleitu direneko diruz laguntzeko moduko programa edo programak, eta ordainketaren faktura edo ziurtagiri bakoitzari dagokionez jasotako diru-laguntzaren ehunekoa.

d) Hala badagokio, diru-laguntzak itzultzegatik dagozkion betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen erantzukizun-aitorpena.

2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla ofizioz egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak, automatikoki. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen den agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.– Laguntzak modu egokian kudeatu eta ordaintzen direla bermatzeko, egindako gastua egiaztatzen duten agiriak aurkezteko epea, gehienez, 2019ko martxoaren 31ra artekoa izango da urtebeteko proiektuetarako, eta 2010ko martxoaren 31ra artekoa hainbat urtetarako proiektuetarako.

Luzapena emango balitz, egindako gastua justifikatzeko agiriak aurkezteko azken eguna izango da emandako luzapena bukatu eta hurrengo hilabeteko azken eguna.

4.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki baderitzo. Eskaera hori arrazoitua izan beharko da.

13. oinarria.– Ordainketa.

1.– Ordainketa egiteko, aurretik eskatu eta gastua justifikatu beharra dago, aurreko oinarrian adierazitako agiriak aurkeztuz.

2.– Ez da ordainduko laguntzaren aurrerakinik.

3.– Urte bakoitzean, ordainketak kontura egin daitezke, proiektuak gauzatzeko erritmoaren arabera. Horretarako, interesdunek eskatu egin behar dute aurretik. Gehienez ere, konturako ordainketa bat egingo da urte bakoitzeko. Konturako ordainketa egiteko eskabidearekin batera, 12. oinarriaren 1. zenbakian aipatzen diren agiriak aurkeztuko dira. Proiektuak hainbat urtetan gauzatzekoak badira, ekitaldi bakoitzean egingo da urte bakoitzean egindako inbertsioen edo gastuen ordainketa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen alorrean indarrean dauden eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioei eta partzuergoei aplika dakiekeen aurrekontu-araubidea arautzen duten legezko xedapenen Testu Bateginaren 111. artikuluaren 5. zenbakian ezarritakoaren arabera.

4.– Ordainketa egiteko eskabidearekin batera, 12. oinarriaren 1. zenbakian aipatzen diren agiriak aurkeztuko dira. Dokumentazio hori osatu eta bi hilabetera gehienez ere, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egin beharreko izapideak egingo ditu Ogasun eta Ekonomia Sailak ordainketa egin dezan.

5.– Inbertsioak ez badira ezarritako gehieneko epeetan egiten, ezta epeen luzapenean ere, edo inbertsioa egin izana egiaztatzeko agiriak ez badira epean aurkezten, onuradunek diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta, hala dagokionean, agindu honen 17. oinarrian aurreikusitako itzulera-prozedura jarriko da abian.

6.– Izaera juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeei (talde operatiboak edo berrikuntza-taldeak) dagokienez, talde operatiboak edo berrikuntza-taldeak funtsen hartzaile izateko izendatu duen kideari egingo zaio ordainketa, eta hark banatuko ditu taldeko gainerako kideen artean.

7.– Diru-laguntzak ordaintzeko, amaitu egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoak emandako antzeko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasitako itzultze- edo zehazpen-prozedurak, artean izapideetan daudenak. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezarriko balitz, baldintzapean emandako laguntza indargabetu egingo da, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik, eta laguntza ez da inolaz ere ordainduko.

14. oinarria.– Kontratazioa.

1.– Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 29. artikulua eta uztailaren 21eko 887/2016 Errege Dekretuaren 68. artikulua aplikatuz, diruz lagundutako jardueraren gauzatzea onuradun ez diren hirugarrenei azpikontratatu ahal izango die onuradunak. Proiektua gauzatzeko azpikontratua diruz lagunduko den jardueraren % 60koa izan daiteke gehienez.

2.– Baldin eta hirugarrenei azpikontratatutako jardueraren zenbatekoak diru-laguntzaren zenbatekoa % 20 gainditzen badu, diru-laguntza 60.000 eurotik gorakoa izanik, idatzizko kontratua egin beharko da, zeina Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak baimendu beharko baitu kontratua formalizatu aurretik eta eskabidea aurkeztu ondoren.

3.– Kontratua ezin izango da zatikatu kontratu horren zenbatekoa murriztu eta 2. paragrafoko betekizunak bete beharrik ez izateko helburuz.

4.– Kontratistek onuradunarekiko bakarrik dituzte betebeharrak, eta onuradunak dauka diruz lagundutako jarduera ondo gauzatzeko erantzukizun osoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrean.

5.– Aurreko atalean jasotakoa betetzeko, onuradunen erantzukizuna da diruz lagunduko den jarduera itundua gauzatzean agindu honetan ezarritako mugak errespetatzen direla zaintzea, diruz lagundutako gastuen izaera eta zenbatekoari dagokionez, eta kontratistek, aldiz, agindu honen 10. oinarriaren 6. paragrafoan adierazitako lankidetza-betebeharra bete behar dute, eta muga horiek benetan errespetatzen dituzten ala ez behar bezala egiaztatzeko aukera eman.

6.– Alabaina, onuradunak ezin izango du diruz lagundutako jardueraren gauzatze osoa edo partziala itundu honako hauekin.

A) 5. oinarrian ezarritako betekizun orokorrak betetzen ez dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

B) Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste diru-laguntza batzuk jaso dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

C) Bitartekari edo aholkulariak, horiei ordaindu beharrekoak eragiketaren kostu osoaren ehuneko jakin bat badira, non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.

D) Onuradunarekin loturaren bat daukaten pertsona fisiko edo juridikoak, honakoren bat gertatzen denean izan ezik:

1.– Kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egin izana.

2.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aldez aurretiko baimena lortu izana.

E) Deialdi eta programa berean laguntza eskatu duten, baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezko balorazioa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsona fisiko edo juridikoak.

15. oinarria.– Aldiberekotasuna, diru-laguntzak emateko baldintzen aldaketa eta inbertsioa egiteko epeen luzapena.

1.– Beste erakunde publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo diru-laguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak eta laguntza ematea eragin zuen xedea gorde behar izango dira. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion ebazpena aldatzeko ebazpena emango du, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak oinarri berrira egokitzeko, eta, dagokionean, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak arautzen duen itzulketa-prozedura hasiko du.

2.– Aurkeztu eta diru-laguntza eman zaion proiektuan egiten dituen aldaketak idatziz jakinarazi eta behar bezala justifikatu beharko ditu onuradunak, Elikagaien Kalitate eta Industria Zuzendaritzaren aurrean.

Aurkeztu eta diru-laguntza eman zaion proiektuan aldaketa funtsezkoak egiten badira, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena emango du, aldaketa onartuz edo ezeztatuz. Aldaketa onartuz gero, ebazpen horretan bertan, laguntza emateko jatorrizko ebazpena aldatuko da, baldin eta edukiren bat aldatu bada.

Honako hauek hartuko dira aldaketa funtsezkotzat:

a) Aldaketa esanguratsuak egitea edo proiektuan hasieran ezarritako helbururen bat ezabatzea.

b) Proiektua gauzatzeko egutegia aldatzea.

c) Proiektua gauzatzeko ezarritako faseren bat deuseztatzea.

d) Gastu-kontzeptuak aldatzea, hasieran onartutako gastuez gain beste batzuk ere sartuz.

e) Proiektuan parte hartzen duten agenteetatik bateren bat kentzea.

Aldaketak direla-eta ez da inoiz emandako diru-laguntza handituko.

Aldaketak ez badira funtsezkoak, ez dute laguntza emateko ebazpena aldatuko, oinarri honetako 3. zenbakian aurreikusitakoa gertatzeari kalterik egin gabe.

3.– Baldin eta proiektuaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta diru-laguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren likidazio-ebazpen baten bidez, eta, gero, oinarri berriari aplikatuko zaio diru-laguntzaren ehunekoa.

4.– Onuradunak aldez aurretik eskatu eta idatziz justifikatzen badu laguntza eskatzen dueneko proiektua ezin dela gauzatu ebazpenean ezarritako epean berehalakoan proiektua gauzatzea eragozten duten berandutze, atzerapen edo zailtasunak gertatu direla-eta –laguntza emateko ebazpenaren arabera proiektua bukatu behar den eguna baino lehenago aurkeztu beharko luke eskaera–, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak proiektua gauzatzeko epea luzatu ahalko du, ebazpen bidez, non zehaztuko baita luzapenaren gehieneko iraupena, hasieran onartutako diru-laguntzari eutsita. Proiektua gauzatzeko gehieneko epea inola ere ez da izango agindu honen 11. oinarriak xedatzen duena baino luzeagoa.

16. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.

1.– Laguntza-eskatzaileek atzera egin ahalko dute, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera helarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.

2.– Onuradunek laguntzei uko egin ahal izango diete, laguntza onartu ondoren ere –agindu honen 10. oinarriaren 3. zenbakian ezarritako betebeharrarekin bat etorriz, emandako laguntza onartzeko betebeharra dute onuradunek–, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskaera helarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartu eskaera eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.

Ukoa onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

17. oinarria.– Ez-betetzeak.

1.– Baldin eta onuradunek ez badute betetzen agindu honetako betebeharren bat edo diru-laguntza emateko ebazpenak finkatzen duen baldintzaren bat, proiektua ez badute osorik gauzatzen eta horren ondorioz erabat hutsaltzen badute laguntzaren helburua edo diru-laguntzak itzultzera behartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. Artikuluan aurreikusitako egoeraren batean badaude, laguntzak ematen dituen organo eskudunak, baldintzak ez betetzeagatiko espedientea izapidetu eta interesduna entzun eta gero, ebazpen baten bidez, diru-laguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partez edo osorik, eta, hala dagokionean, kobratu dituen laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, proiektuaren gauzatze-mailaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.2 artikuluan xedatuarekin bat. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira.

Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, lege-ondorio guztietarako.

2.– Itzulketa-prozedura Administrazioko arau-hauste baten ondorioa bada, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio, behar den zehapen-prozedurari ekin diezaion, eta interesdunari. Administrazioko arau-hausteak izango dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 56., 57. eta 58. artikuluetan jasotako jokabideak.

18. oinarria.– Bateragarritasunak.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako beste edozeinekin, betiere diru-laguntza guztien baturak gainditzen ez baditu 26., 33., 40., 47., 54., eta 61. oinarriek egoera bakoitzerako ezarritako gehieneko ehunekoak. Muga hori gaindituz gero, programa honen babespean emandako diru-laguntzari kendu egingo zaio gaindikinari dagokion zenbatekoa.

19. oinarria.– Datuen babesa.

Agindu hau aplikatzean jasotako datu pertsonalak lankidetzarako laguntzei buruzko fitxategian jaso eta tratatuko dira, zeinaren helburua baita agindu honen bidez deitutako laguntza-espedienteak tramitatzea eta ebaztea. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren aurrean gauzatuko ditu dagozkion eskubideak. Eta hori guztia Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta indarreko gainerako araudian xedatutakoarekin bat etorriz egingo da.

II. KAPITULUA
NEKAZARITZA-PRODUKTIBITATEAREN ETA -IRAUNKORTASUNAREN ALORREAN BERRIKUNTZARAKO EUROPAKO ELKARTEKO (EIPS) TALDE OPERATIBOAK SORTZEKO ETA MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK

20. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Nekazaritza-produktibitatearen eta -iraunkortasunaren alorrean EIPs Berrikuntzarako Europako Elkarteko talde operatiboak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak arautzea da kapitulu honen xedea.

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

● Elkarlana sustatzea, berrikuntzen bitartez landa-ingurunearen lehiakortasunean aurrera egiteko.

● Nekazaritzan ekoizpen ekologikoa sustatzea.

● Sektorearen parte-hartzea eta elkarlana sustatzea berrikuntza-proiektuetan.

21. oinarria.– Onuradunak.

Talde operatiboak izan daitezke kapitulu honek araututako laguntzen onuradun, talde operatibotzat ulertuz beren helburuak lortzeko proiektuak garatzeko asmoz EIPs-en helburuen baitan arazo zehatz bat konpontzeko edo aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea.

Talde operatibo batek ez du nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatua izan behar du –euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak–; horietatik batek nekazaritza eta elikadura sektoreetako balio-katekoa izan behar du, kate horretan sartzen direlarik nekazariak (nekazaritza-ekoizleak) eta horien elkarteak, ikertzaileak, aholkulariak, nekazaritzako eta basoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak, kooperatibak, eta elkarteak.

Talde horietan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridiko guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea talde operatiboaren izenean.

22. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.

Agindu honetako 5. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

1.– Proiektuak berritzaileak izan daitezela, berritzaile izateari buruz 11. artikuluko 3. oinarrian jasotako definizioaren arabera.

2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:

a) Proiektu berritzailearen deskribapena, haren alderdi ekonomiko eta teknikoen deskribapen zehatza egingo duena, taldeko kide bakoitzeko diruz laguntzeko gastu mota bakoitzeko kostu zehatzak adierazita.

b) Aurreikusitako emaitzen deskribapena, bai eta produktibitatea eta baliabideen kudeaketa iraunkorra sustatzeko helburua –EIPs-en helburua– lortzen laguntzeko ekarpenarena ere.

c) Talde operatiboko kideen zerrenda eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.

d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.

e) Talde operatiboko kide bat izendatzea funtsen hartzaile; horrek banatuko ditu funtsok talde operatiboko gainerako kideen artean.

f) Parte-hartzaile guztien izenpeak.

23. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.

Agindu honen 6. oinarriaren arabera eskatzen den dokumentazioaz gain, eskakizunarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira derrigorrez:

1.– Agindu honen 22.2 oinarrian aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.

2.– Zinpeko adierazpen bat, honako hau dioena:

a) Aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla.

b) Proiektuaren emaitza zabaltzeko konpromisoa hartzen duela, EIPs-en sarearen bidez.

24. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta diruz lagundu ezin daitezkeenak.

1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:

A) Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen gastuak.

B) Proiektu bat bideragarri egiteko dagokion eremuan egindako dinamizazio-, sustapen- eta animazio-jardueren gastuak.

C) Lankidetza-jardueren funtzionamendu-gastuak (zeharkako gastuak sartzen dira).

D) Proiektu pilotuak egiteko egin behar diren gastuak (langileen zuzeneko gastuak, ekipo eta azpiegituren alokairua edo amortizazioa, beste batzuk).

E) Komunikazio- eta hedapen-jardueren gastuak.

2.– Aurreko paragrafoan zehazten diren diruz lagundu daitezkeen kostuei dagokienez, gastuen egozpena eta horren mugak hauek izango dira:

A) Pertsonal-gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 egingo dute.

B) Parte-hartzaile bakoitzaren gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 egingo dute.

C) Zentro teknologiko edo ikerketa-zentro bakoitzeko gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 egingo dute.

D) Zeharkako gastuek pertsonaleko gastu zuzenen % 15 egingo dute.

E) Ekipamenduak eta azpiegiturak alokatzeko edo amortizatzeko gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 egingo dute.

3.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legean ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna eman aurretik, salbu haien ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan horiek egiten, alokatzen edo hornitzen dituzten erakunde-kopuru nahikoa ez badago edo gastua diru-laguntzaren aurretik egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –zeinak justifikazioan, edo, kasua bada, diru-laguntzaren eskabidean aurkeztu beharko baitira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuen alde egiten ez bada.

Eskatzaileak aurkezten dituen diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoak gehienez ere merkatuko bataz besteko balioa izango du.

4.– Diruz laguntzekoak ez diren gastuak izango dira enpresa-planak, ingurumen-planak, basoen kudeaketa-planak edo plan baliokideak gauzatzeari lotutakoak. Halere, proiektu pilotua gauzatzeari lotutako inbertsioak finantzatu egingo dira, proiektuak dirauen bitarteko amortizazioa aplikatuz.

25. oinarria.– Proiektuak hautatu eta baloratzeko irizpideak.

Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak baloratzeko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 26. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan:

1.– Proiektuaren ezaugarriak: 35 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari –ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa– dagokienez: 7 puntu, gehienez.

B) Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 8 puntu, gehienez.

C) Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 8 puntu, gehienez.

D) Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 3 puntu, gehienez.

E) Komunikazio- eta hedapen-plana: 3 puntu, gehienez.

F) Jarduketa-indikadoreen jarraipena eta kontrola: 3 puntu, gehienez.

G) Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 3 puntu, gehienez.

2.– Talde operatiboaren helburua: 20 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Talde operatiboaren helburuak garbi ezartzea: 8 puntu, gehienez.

B) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziarekin lerrokatzea: 8 puntu, gehienez.

C) Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 4 puntu, gehienez.

3.– Talde operatiboaren osaera: 15 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Talde operatiboa osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 6 puntu, gehienez.

B) Beste talde operatibo batzuekin elkarlanean aritzea: puntu bat, gehienez.

C) Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 5 puntu, gehienez.

D) Talde operatibokoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: puntu bat, gehienez.

E) Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: puntu bat, gehienez.

4.– Berrikuntza-eragilearekin elkarlanean aritzea: 15 puntu, gehienez.

5.– Nekazaritzako elikagaien euskal eremuko zentro teknologiko edo ikerketa-zentro batean parte hartzea: 15 puntu, gehienez.

26. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzaren gehieneko portzentajea diruz lagundu daitekeen kostuaren % 80 izango da.

2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 25. oinarrian ezarritako haztapena aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez.

Aurreko oinarrian xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu-kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:

a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.

b) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

c) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

d) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 65 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

e) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

f) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

g) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

h) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

i) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

j) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

k) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen helburua» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.

III. KAPITULUA
PRODUKTU, PRAKTIKA, PROZESU ETA TEKNOLOGIA BERRIAK GARATZEKO LAGUNTZAK

27. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Nekazaritza-, elikagai- eta baso-sektoreetan produktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatzeko laguntzak –lankidetza-planteamenduetatik sortutakoak– arautzea da kapitulu honen xedea.

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

● Elkarlana sustatzea, berrikuntzen bitartez landa-ingurunearen lehiakortasunean aurrera egiteko.

● Sektorearen parte-hartzea eta elkarlana sustatzea berrikuntza-proiektuetan.

28. oinarria.– Onuradunak.

Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute –euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak–; horietatik, batek nekazaritza eta elikadura sektoreetako balio-katekoa izan behar du, kate horretan sartzen direlarik nekazariak (nekazaritza-ekoizleak) eta horien elkarteak, ikertzaileak, aholkulariak, nekazaritzako eta basoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak, kooperatibak, eta elkarteak.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea berrikuntza-taldearen izenean.

29. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.

Agindu honetako 5. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

1.– Proiektuak berritzaileak izan daitezela, berritzaile izateari buruz 3.10 oinarrian jasotako definizioaren arabera.

2.– Nekazaritza-, elikadura- eta baso-sektoreetan produktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatzera bideratuak izan daitezela proiektuak.

3.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:

a) Proiektu berritzailearen deskribapena, haren alderdi ekonomiko eta teknikoen deskribapen zehatza egingo duena, taldeko kide bakoitzeko diruz laguntzeko gastu mota bakoitzeko kostu zehatzak adierazita.

b) Aurreikusitako emaitzen deskribapena.

c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.

d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.

e) Berrikuntza-taldeko kide bat funtsen hartzaile izendatzea; horrek banatuko ditu funtsok berrikuntza-taldeko gainerako kideen artean.

f) Parte-hartzaile guztien izenpeak.

30. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.

Agindu honen 6. oinarriaren arabera eskatzen den dokumentazioaz gain, eskakizunarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira derrigorrez:

1.– Agindu honen 29.3 oinarrian aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.

2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.

31. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta diruz lagundu ezin daitezkeenak.

1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:

A) Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.

B) Proiektu bat bideragarri egiteko dagokion eremuan egindako dinamizazio-, sustapen- eta animazio-jardueren gastuak.

C) Lankidetza-jardueren funtzionamendu-gastuak (zeharkako gastuak sartzen dira).

D) Proiektu pilotuak egiteko egin behar diren gastuak (langileen zuzeneko gastuak, ekipo eta azpiegituren alokairua edo amortizazioa, beste batzuk).

E) Komunikazio- eta hedapen-jardueren gastuak.

2.– Aurreko paragrafoan zehazten diren diruz lagundu daitezkeen kostuei dagokienez, gastuen egozpena eta horren mugak hauek izango dira:

A) Pertsonal-gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 egingo dute.

B) Parte-hartzaile bakoitzaren gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 egingo dute.

C) Zentro teknologiko edo ikerketa-zentro bakoitzeko gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 egingo dute.

D) Zeharkako gastuek pertsonaleko gastu zuzenen % 15 egingo dute.

E) Ekipamenduak eta azpiegiturak alokatzeko edo amortizatzeko gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 egingo dute.

3.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legean ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna eman aurretik, salbu haien ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan horiek egiten, alokatzen edo hornitzen dituzten erakunde-kopuru nahikoa ez badago edo gastua diru-laguntzaren aurretik egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –zeinak justifikazioan, edo, kasua bada, diru-laguntzaren eskabidean aurkeztu beharko baitira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuen alde egiten ez bada.

Eskatzaileak aurkezten dituen diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoak gehienez ere merkatuko bataz besteko balioa izango du.

4.– Diruz laguntzekoak ez diren gastuak izango dira enpresa-planak, ingurumen-planak, basoen kudeaketa-planak edo plan baliokideak gauzatzeari lotutako inbertsioak. Halere, proiektu pilotua gauzatzeari lotutako inbertsioak finantzatu egingo dira, proiektuak dirauen bitarteko amortizazioa aplikatuz.

32. oinarria.– Proiektuak hautatu eta baloratzeko irizpideak.

Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak baloratzeko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 33. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan:

1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari –ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa– dagokienez: 12 puntu, gehienez.

B) Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.

C) Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.

D) Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.

E) Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.

F) Jarduketa-indikadoreen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.

G) Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.

2.– Berrikuntza-taldearen helburua: 25 puntu, gehienez.

A) Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.

B) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziarekin lerrokatzea: 10 puntu, gehienez.

C) Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.

3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.

A) Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.

B) Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.

C) Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.

D) Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.

E) Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.

33. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzaren gehieneko portzentajea diruz lagundu daitekeen kostuaren % 80 izango da.

2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 32. oinarrian ezarritako haztapena aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko oinarrian xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu-kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:

a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.

b) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

c) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

d) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 65 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

e) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

f) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

g) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

h) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

i) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

j) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

k) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen helburua» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.

IV. KAPITULUA
ERAGILE TXIKIEN ARTEKO LANKIDETZARAKO LAGUNTZAK, ELKARREKIN DITUZTEN LAN-PROZESUAK ANTOLATZEKO ETA INSTALAZIOAK ETA BALIABIDEAK PARTEKATZEKO, BAITA TURISMOA GARATZEKO ETA MERKATURATZEKO ERE

34. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Kapitulu honen xedea da eragile txikien arteko lankidetzarako laguntzak arautzea, elkarrekin dituzten lan-prozesuak antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatzeko, baita landa-turismoarekin zerikusia duten turismo-zerbitzuak garatzeko edo merkaturatzeko ere, landa-eremuetako eragile txikiei lagunduz eskalako ekonomiak bilatzen, horrelako laguntzarik ez baitute bakarka aritzen direnean.

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

● Ekonomia-jardueren garapen-aukerak ikertzea eta sustatzea, landa-eremuan enplegua sortzeko.

● Turismo-baliabideen garrantzia azpimarratzea.

● Euskadi markaren garapena sustatzea.

35. oinarria.– Onuradunak.

Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute, euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak. Eragile txikiak izan behar dute, Batzordearen 2003/361 Gomendioak emandako definizioaren arabera mikroenpresak eragile txikitzat hartuz, edo laguntza eskatzeko unean jarduera ekonomikorik garatzen ez duten pertsona fisikoak, edo bien arteko konbinazioa.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea berrikuntza-taldearen izenean.

36. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.

Agindu honetako 5. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

1.– Proiektuak berritzaileak izan daitezela, berritzaile izateari buruz 3.10 oinarrian jasotako definizioaren arabera.

2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:

a) Proiektu berritzailearen deskribapena, haren alderdi ekonomiko eta teknikoen deskribapen zehatza egingo duena, taldeko kide bakoitzeko diruz lagundu daitekeen gastu mota bakoitzeko kostu zehatzak adierazita.

b) Aurreikusitako emaitzen deskribapena.

c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.

d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.

e) Berrikuntza-taldeko kide bat funtsen hartzaile izendatzea; horrek banatuko ditu funtsok berrikuntza-taldeko gainerako kideen artean.

f) Parte-hartzaile guztien izenpeak.

37. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.

Agindu honen 6. oinarriaren arabera eskatzen den dokumentazioaz gain, eskakizunarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira derrigorrez:

1.– Agindu honen 36.2 oinarrian aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.

2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.

38. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta diruz lagundu ezin daitezkeenak.

1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:

A) Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.

B) Proiektu bat bideragarri egiteko dagokion eremuan egindako dinamizazio-, sustapen- eta animazio-jardueren gastuak.

C) Lankidetza-jardueren funtzionamendu-gastuak (zeharkako gastuak sartzen dira).

D) Proiektu pilotuak egiteko egin behar diren gastuak (langileen zuzeneko gastuak, ekipo eta azpiegituren alokairua edo amortizazioa, beste batzuk).

E) Komunikazio- eta hedapen-jardueren gastuak.

2.– Aurreko paragrafoan zehazten diren diruz lagundu daitezkeen kostuei dagokienez, gastuen egozpena eta horren mugak hauek izango dira:

A) Pertsonal-gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 egingo dute.

B) Parte-hartzaile bakoitzaren gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 egingo dute.

C) Zentro teknologiko edo ikerketa-zentro bakoitzeko gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 egingo dute.

D) Zeharkako gastuek pertsonaleko gastu zuzenen % 15 egingo dute.

E) Ekipamenduak eta azpiegiturak alokatzeko edo amortizatzeko gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 egingo dute.

Muga horiek gainditu ahalko dira Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen bidez, onuradunak aurretik ondo justifikatutako eskaera egiten badu.

3.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legean ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna eman aurretik, salbu haien ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan horiek egiten, alokatzen edo hornitzen dituzten erakunde-kopuru nahikoa ez badago edo gastua diru-laguntzaren aurretik egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –zeinak justifikazioan, edo, kasua bada, diru-laguntzaren eskabidean aurkeztu beharko baitira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuen alde egiten ez bada.

Eskatzaileak aurkezten dituen diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoak gehienez ere merkatuko bataz besteko balioa izango du.

4.– Diruz laguntzekoak ez diren gastuak izango dira enpresa-planak, ingurumen-planak, basoen kudeaketa-planak edo plan baliokideak gauzatzeari lotutako inbertsioak. Halere, proiektu pilotua gauzatzeari lotutako inbertsioak finantzatu egingo dira, proiektuak dirauen bitarteko amortizazioa aplikatuz.

39. oinarria.– Proiektuak hautatu eta baloratzeko irizpideak.

Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak baloratzeko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 40. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan:

1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari –ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa– dagokienez: 12 puntu, gehienez.

B) Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.

C) Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.

D) Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.

E) Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.

F) Jarduketa-indikadoreen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.

G) Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.

2.– Berrikuntza-taldearen helburua: 25 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.

B) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziarekin lerrokatzea: 10 puntu, gehienez.

C) Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.

3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.

B) Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.

C) Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.

D) Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.

E. Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.

40. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzaren gehieneko portzentajea diruz lagundu daitekeen kostuaren % 80 izango da.

2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 39. oinarrian ezarritako haztapena aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko oinarrian xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu-kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:

a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.

b) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

c) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

d) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 65 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

e) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

f) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

g) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

h) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

i) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

j) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

k) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen helburua» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.

V. KAPITULUA
HORNIDURA-KATEKO ERAGILEEN ARTEKO LANKIDETZA HORIZONTAL ETA BERTIKALERAKO LAGUNTZAK, BANAKETA-KATE LABURRAK ETA TOKIKO MERKATUAK SORTZEKO ETA GARATZEKO, ETA, BANAKETA-KATE LABURREN ETA TOKIKO MERKATUEN GARAPENARI LOTUTA, PRODUKTUAK TOKIAN-TOKIAN EZAGUTARAZTEKO JARDUERAK EGITEKO

41. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Kapitulu honen xedea da lankidetzan aritzen diren banaketa-kateko eragileei emateko laguntzak arautzea, merkaturatze-bide laburrak eta tokiko merkatuak martxan jarrita edo garatuta beren produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko, baita produktuak tokian-tokian ezagutarazteko jarduerak gauzatzeko ere.

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

● Banaketa-kate laburren garapena bultzatzea eta tokiko merkatuak sustatzea.

42. oinarria.– Onuradunak.

Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute, euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak. Ekoizleen kasuan, pertsona fisiko gisa, ustiategiko titular izan beharko dute, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du. Ekoizleen erakundeen kasuan, edozein dela ere erakundearen araubide juridikoa, gutxienez % 50 ustiategiko titular izan beharko dira, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea berrikuntza-taldearen izenean.

43. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.

Agindu honetako 5. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

1.– Proiektuak berritzaileak izan daitezela, berritzaile izateari buruz 3.10 oinarrian jasotako definizioaren arabera.

2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:

a) Proiektu berritzailearen deskribapena, haren alderdi ekonomiko eta teknikoen deskribapen zehatza egingo duena, taldeko kide bakoitzeko diruz lagundu daitekeen gastu mota bakoitzeko kostu zehatzak adierazita.

b) Aurreikusitako emaitzen deskribapena.

c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.

d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.

e) Berrikuntza-taldeko kide bat funtsen hartzaile izendatzea; horrek banatuko ditu funtsok berrikuntza-taldeko gainerako kideen artean.

f) Parte-hartzaile guztien izenpeak.

44. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.

Agindu honen 6. oinarriaren arabera eskatzen den dokumentazioaz gain, eskakizunarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira derrigorrez:

1.– Agindu honen 43.2 oinarrian aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.

2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.

45. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta diruz lagundu ezin daitezkeenak.

1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:

A) Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.

B) Proiektu bat bideragarri egiteko dagokion eremuan egindako dinamizazio-, sustapen- eta animazio-jardueren gastuak.

C) Lankidetza-jardueren funtzionamendu-gastuak (zeharkako gastuak sartzen dira).

D) Proiektu pilotuak egiteko egin behar diren gastuak (langileen zuzeneko gastuak, ekipo eta azpiegituren alokairua edo amortizazioa, beste batzuk).

E) Komunikazio- eta hedapen-jardueren gastuak.

2.– Aurreko paragrafoan zehazten diren diruz lagundu daitezkeen kostuei dagokienez, gastuen egozpena eta horren mugak hauek izango dira:

A) Pertsonal-gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 egingo dute.

B) Parte-hartzaile bakoitzaren gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 egingo dute.

C) Zentro teknologiko edo ikerketa-zentro bakoitzeko gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 egingo dute.

D) Zeharkako gastuek pertsonaleko gastu zuzenen % 15 egingo dute.

E) Ekipamenduak eta azpiegiturak alokatzeko edo amortizatzeko gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 egingo dute.

3.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legean ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna eman aurretik, salbu haien ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan horiek egiten, alokatzen edo hornitzen dituzten erakunde-kopuru nahikoa ez badago edo gastua diru-laguntzaren aurretik egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –zeinak justifikazioan, edo, kasua bada, diru-laguntzaren eskabidean aurkeztu beharko baitira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuen alde egiten ez bada.

Eskatzaileak aurkezten dituen diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoak gehienez ere merkatuko bataz besteko balioa izango du.

4.– Diruz laguntzekoak ez diren gastuak izango dira enpresa-planak, ingurumen-planak, basoen kudeaketa-planak edo plan baliokideak gauzatzeari lotutako inbertsioak. Halere, proiektu pilotua gauzatzeari lotutako inbertsioak finantzatu egingo dira, proiektuak dirauen bitarteko amortizazioa aplikatuz.

46. oinarria.– Proiektuak hautatu eta baloratzeko irizpideak.

Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak baloratzeko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 47. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan:

1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari –ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa– dagokienez: 12 puntu, gehienez.

B) Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.

C) Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.

D) Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.

E) Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.

F) Jarduketa-indikadoreen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.

G) Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.

2.– Berrikuntza-taldearen helburua: 25 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.

B) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziarekin lerrokatzea: 10 puntu, gehienez.

C) Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.

3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.

B) Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.

C). Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.

D) Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.

E) Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.

47. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzaren gehieneko portzentajea diruz lagundu daitekeen kostuaren % 80 izango da.

2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 46. oinarrian ezarritako haztapena aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko oinarrian xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu-kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:

a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.

b) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

c) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

d) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 65 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

e) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

f) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

g) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

h) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

i) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

j) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

k) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen helburua» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.

VI. KAPITULUA
KLIMA-ALDAKETA ARINTZEKO EDO HORRETARA EGOKITZEKO EKINTZA BATERATUAK ETA MARTXAN DAUDEN INGURUMEN-PROIEKTUEN ETA -PRAKTIKEN PLANTEAMENDU BATERATUAK GAUZATZEKO LAGUNTZAK

48. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Kapitulu honen xedea da eragileen elkarlanerako laguntzak arautzea, klima-aldaketa arintzeko edo horretara egokitzeko ekintza bateratuak garatzeko, eta martxan dauden ingurumen-proiektuen eta -praktiken gaineko planteamendu bateratua egiteko.

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

● Ingurumena eta abereen ongizatea errespetatzen duten nekazaritza-ekoizpen eta -praktika sistemak sustatzea.

● Kontsumitzeko uraren erabilera globalean eraginkortasuna sustatzea.

● Nekazaritza-, abeltzaintza- eta baso-jardueretan sortutako azpiproduktuak kudeatzea eta baloratzea.

49. oinarria.– Onuradunak.

Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute, euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea berrikuntza-taldearen izenean.

50. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.

Agindu honetako 5. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

1.– Proiektuak berritzaileak izan daitezela, berritzaile izateari buruz 3.10 oinarrian jasotako definizioaren arabera.

2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:

a) Proiektu berritzailearen deskribapena, haren alderdi ekonomiko eta teknikoen deskribapen zehatza egingo duena, taldeko kide bakoitzeko diruz lagundu daitekeen gastu mota bakoitzeko kostu zehatzak adierazita.

b) Aurreikusitako emaitzen deskribapena.

c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.

d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.

e) Berrikuntza-taldeko kide bat funtsen hartzaile izendatzea; horrek banatuko ditu funtsok berrikuntza-taldeko gainerako kideen artean.

f) Parte-hartzaile guztien izenpeak.

51. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.

Agindu honen 6. oinarriaren arabera eskatzen den dokumentazioaz gain, eskakizunarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira derrigorrez:

1.– Agindu honen 50.2 oinarrian aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.

2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.

52. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta diruz lagundu ezin daitezkeenak.

1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:

A) Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.

B) Proiektu bat bideragarri egiteko dagokion eremuan egindako dinamizazio-, sustapen- eta animazio-jardueren gastuak.

C) Lankidetza-jardueren funtzionamendu-gastuak (zeharkako gastuak sartzen dira).

D) Proiektu pilotuak egiteko egin behar diren gastuak (langileen zuzeneko gastuak, ekipo eta azpiegituren alokairua edo amortizazioa, beste batzuk).

E) Komunikazio- eta hedapen-jardueren gastuak.

2.– Aurreko paragrafoan zehazten diren diruz lagundu daitezkeen kostuei dagokienez, gastuen egozpena eta horren mugak hauek izango dira:

A) Pertsonal-gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 egingo dute.

B) Parte-hartzaile bakoitzaren gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 egingo dute.

C) Zentro teknologiko edo ikerketa-zentro bakoitzeko gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 egingo dute.

D) Zeharkako gastuek pertsonaleko gastu zuzenen % 15 egingo dute.

E) Ekipamenduak eta azpiegiturak alokatzeko edo amortizatzeko gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 egingo dute.

3.– Neurri hauetan oinarritutako jardueren inguruko proiektuen kasuetan –10. neurria: «Nekazaritza eta ingurumena eta klima»; 11. neurria: «Nekazaritza ekologikoa», eta 15. neurria: «Baso eta ingurumenari eta klimari buruzko zerbitzuak eta basoen zaintza»– ez dira diruz laguntzekoak izango hartutako ingurumen konpromisoetatik sortutako ordainketak, zein neurri horietatik zuzenean babestuak izan beharko baitira.

4.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legean ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna eman aurretik, salbu haien ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan horiek egiten, alokatzen edo hornitzen dituzten erakunde-kopuru nahikoa ez badago edo gastua diru-laguntzaren aurretik egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –zeinak justifikazioan, edo, kasua bada, diru-laguntzaren eskabidean aurkeztu beharko baitira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuen alde egiten ez bada.

Eskatzaileak aurkezten dituen diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoak gehienez ere merkatuko bataz besteko balioa izango du.

5.– Diruz laguntzekoak ez diren gastuak izango dira enpresa-planak, ingurumen-planak, basoen kudeaketa-planak edo plan baliokideak gauzatzeari lotutako inbertsioak. Halere, proiektu pilotua gauzatzeari lotutako inbertsioak finantzatu egingo dira, proiektuak dirauen bitarteko amortizazioa aplikatuz.

53. oinarria.– Proiektuak hautatu eta baloratzeko irizpideak.

Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak baloratzeko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 54. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan:

1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari –ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa– dagokienez: 12 puntu, gehienez.

B) Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.

C) Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.

D) Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.

E) Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.

F) Jarduketa-indikadoreen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.

G) Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.

2.– Berrikuntza-taldearen helburua: 25 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.

B) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziarekin lerrokatzea: 10 puntu, gehienez.

C) Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.

3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.

B) Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.

C) Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.

D) Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.

E) Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.

54. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzaren gehieneko portzentajea diruz lagundu daitekeen kostuaren % 80 izango da.

2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 53. oinarrian ezarritako haztapena aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko oinarrian xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu-kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:

a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.

b) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

c) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

d) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 65 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

e) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

f) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

g) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

h) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

i) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

j) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

k) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen helburua» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.

VII. KAPITULUA
HORNIDURA-KATEKO ERAGILEEN ARTEKO LANKIDETZARAKO LAGUNTZAK, ELIKAGAIETAN, ENERGIA-EKOIZPENEAN ETA PROZESU INDUSTRIALETAN ERABILTZEKO BIOMASAREN HORNIDURA IRAUNKOR BAT LORTZEKO

55. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Kapitulu honen xedea da banaketa-kateko eragileen lankidetza horizontalerako eta bertikalerako laguntzak arautzea, elikagaiak egiteko, energia ekoizteko eta industria-prozesuak sortzeko biomasaren hornidura iraunkor bat lortzeko.

Helburua da biomasaren horniketa-katean aritzen diren eragileen gaitasuna handitzea, biomasa hori energia-helburuetarako erabiltzeko: dela basoak kudeatzeko, ustiatzeko eta kontserbatzeko edo dela nekazaritzatik, abeltzaintzatik edo basogintzatik sortutako biomasa eraldatzea bioenergia sortzeko erregai modura erabiltzeko eta, hala, kate-begi bakoitzaren balio erantsia eta lehiakortasuna handitzeko eta eragileen artean sinergia sorrarazteko eta elkarlana sustatzeko lankidetza-proiektuko fase operatibo guztietan.

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

● Nekazaritza-, abeltzaintza- eta baso-jardueretan sortutako azpiproduktuak kudeatzea eta baloratzea.

56. oinarria.– Onuradunak.

Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute, euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea berrikuntza-taldearen izenean.

57. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.

Agindu honetako 5. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

1.– Proiektuak berritzaileak izan daitezela, berritzaile izateari buruz 3.10 oinarrian jasotako definizioaren arabera.

2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:

a) Proiektu berritzailearen deskribapena, haren alderdi ekonomiko eta teknikoen deskribapen zehatza egingo duena, taldeko kide bakoitzeko diruz lagundu daitekeen gastu mota bakoitzeko kostu zehatzak adierazita.

b) Aurreikusitako emaitzen deskribapena.

c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.

d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.

e) Berrikuntza-taldeko kide bat funtsen hartzaile izendatzea; horrek banatuko ditu funtsok berrikuntza-taldeko gainerako kideen artean.

f) Parte-hartzaile guztien izenpeak.

58. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.

Agindu honen 6. oinarriaren arabera eskatzen den dokumentazioaz gain, eskakizunarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira derrigorrez:

1.– Agindu honen 57.2 oinarrian aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.

2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.

59. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta diruz lagundu ezin daitezkeenak.

1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:

A) Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.

B) Proiektu bat bideragarri egiteko dagokion eremuan egindako dinamizazio-, sustapen- eta animazio-jardueren gastuak.

C) Lankidetza-jardueren funtzionamendu-gastuak (zeharkako gastuak sartzen dira).

D) Proiektu pilotuak egiteko egin behar diren gastuak (langileen zuzeneko gastuak, ekipo eta azpiegituren alokairua edo amortizazioa, beste batzuk).

E) Komunikazio- eta hedapen-jardueren gastuak.

2.– Aurreko paragrafoan zehazten diren diruz lagundu daitezkeen kostuei dagokienez, gastuen egozpena eta horren mugak hauek izango dira:

A) Pertsonal-gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 egingo dute.

B) Parte-hartzaile bakoitzaren gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 egingo dute.

C) Zentro teknologiko edo ikerketa-zentro bakoitzeko gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 egingo dute.

D) Zeharkako gastuek pertsonaleko gastu zuzenen % 15 egingo dute.

E) Ekipamenduak eta azpiegiturak alokatzeko edo amortizatzeko gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 egingo dute.

3.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legean ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna eman aurretik, salbu haien ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan horiek egiten, alokatzen edo hornitzen dituzten erakunde-kopuru nahikoa ez badago edo gastua diru-laguntzaren aurretik egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –zeinak justifikazioan, edo, kasua bada, diru-laguntzaren eskabidean aurkeztu beharko baitira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuen alde egiten ez bada.

Eskatzaileak aurkezten dituen diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoak gehienez ere merkatuko bataz besteko balioa izango du.

4.– Diruz laguntzekoak ez diren gastuak izango dira enpresa-planak, ingurumen-planak, basoen kudeaketa-planak edo plan baliokideak gauzatzeari lotutako inbertsioak. Halere, proiektu pilotua gauzatzeari lotutako inbertsioak finantzatu egingo dira, proiektuak dirauen bitarteko amortizazioa aplikatuz.

60. oinarria.– Proiektuak hautatu eta baloratzeko irizpideak.

Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak baloratzeko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 61. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan:

1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari –ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa– dagokienez: 12 puntu, gehienez.

B) Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.

C) Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.

D) Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.

E). Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.

F) Jarduketa-indikadoreen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.

G) Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.

2.– Berrikuntza-taldearen helburua: 25 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.

B) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziarekin lerrokatzea: 10 puntu, gehienez.

C) Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.

3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.

B) Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.

C) Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.

D) Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.

E) Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.

61. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzaren gehieneko portzentajea diruz lagundu daitekeen kostuaren % 80 izango da.

2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 60. oinarrian ezarritako haztapena aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko oinarrian xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu-kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:

a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.

b) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

c) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

d) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 65 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

e) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

f) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

g) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

h) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

i) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

j) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

k) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen helburua» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.

VIII. KAPITULUA
NEKAZARITZA-JARDUERAK DIBERTSIFIKATZEKO LAGUNTZA EMATEA HONAKO HAUEKIN ZERIKUSIA DUTEN JARDUERETARA ALDATZEKO: OSASUN-ARRETA, GIZARTERATZEA, KOMUNITATEAK BABESTUTAKO NEKAZARITZA ETA INGURUMENARI ETA ELIKADURARI BURUZKO HEZIKETA

62. oinarria.– Xedea eta helburua.

1.– Kapitulu honen xedea da nekazaritza-jarduerak dibertsifikatzeko lankidetzarako laguntzak arautzea, honako hauekin zerikusia duten jardueretara aldatzeko: osasun-arreta, gizarteratzea, komunitateak babestutako nekazaritza eta ingurumenari eta elikadurari buruzko heziketa.

2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:

● Ekonomia-jardueren garapen-aukerak ikertzea eta sustatzea, landa-eremuan enplegua sortzeko.

63. oinarria.– Onuradunak.

Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute, euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak. Ezinbestekoa da lehen sektoreko erakunde baten partaidetza. Ekoizleen kasuan, pertsona fisiko gisa, ustiategiko titular izan beharko dute, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du. Ekoizleen erakundeen kasuan, edozein dela ere erakundearen araubide juridikoa, gutxienez % 50 ustiategiko titular izan beharko dira, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du.

Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea berrikuntza-taldearen izenean.

64. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.

Agindu honetako 5. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:

1.– Proiektuak berritzaileak izan daitezela, berritzaile izateari buruz 3.10 oinarrian jasotako definizioaren arabera.

2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:

a) Proiektu berritzailearen deskribapena, haren alderdi ekonomiko eta teknikoen deskribapen zehatza egingo duena, taldeko kide bakoitzeko diruz lagundu daitekeen gastu mota bakoitzeko kostu zehatzak adierazita.

b) Aurreikusitako emaitzen deskribapena.

c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.

d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.

e) Berrikuntza-taldeko kide bat funtsen hartzaile izendatzea; horrek banatuko ditu funtsok berrikuntza-taldeko gainerako kideen artean.

f) Parte-hartzaile guztien izenpeak.

65. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.

Agindu honen 6. oinarriaren arabera eskatzen den dokumentazioaz gain, eskakizunarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira derrigorrez:

1.– Agindu honen 64.2 oinarrian aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.

2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.

66. oinarria.– Diruz lagundu daitezkeen kostuak eta diruz lagundu ezin daitezkeenak.

1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:

A) Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.

B) Proiektu bat bideragarri egiteko dagokion eremuan egindako dinamizazio-, sustapen- eta animazio-jardueren gastuak.

C) Lankidetza-jardueren funtzionamendu-gastuak (zeharkako gastuak sartzen dira).

D) Proiektu pilotuak egiteko egin behar diren gastuak (langileen zuzeneko gastuak, ekipo eta azpiegituren alokairua edo amortizazioa, beste batzuk).

E) Komunikazio- eta hedapen-jardueren gastuak.

2.– Aurreko paragrafoan zehazten diren diruz lagundu daitezkeen kostuei dagokienez, gastuen egozpena eta horren mugak hauek izango dira:

A) Pertsonal-gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 egingo dute.

B) Parte-hartzaile bakoitzaren gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 egingo dute.

C) Zentro teknologiko edo ikerketa-zentro bakoitzeko gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 egingo dute.

D) Zeharkako gastuek pertsonaleko gastu zuzenen % 15 egingo dute.

E) Ekipamenduak eta azpiegiturak alokatzeko edo amortizatzeko gastuek gehienez ere proiektuko diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 egingo dute.

3.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legean ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna eman aurretik, salbu haien ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan horiek egiten, alokatzen edo hornitzen dituzten erakunde-kopuru nahikoa ez badago edo gastua diru-laguntzaren aurretik egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –zeinak justifikazioan, edo, kasua bada, diru-laguntzaren eskabidean aurkeztu beharko baitira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuen alde egiten ez bada.

Eskatzaileak aurkezten dituen diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoak gehienez ere merkatuko bataz besteko balioa izango du.

4.– Diruz laguntzekoak ez diren gastuak izango dira enpresa-planak, ingurumen-planak, basoen kudeaketa-planak edo plan baliokideak gauzatzeari lotutako inbertsioak. Halere, proiektu pilotua gauzatzeari lotutako inbertsioak finantzatu egingo dira, proiektuak dirauen bitarteko amortizazioa aplikatuz.

67. oinarria.– Proiektuak hautatu eta baloratzeko irizpideak.

Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak baloratzeko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 68. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:

1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari –ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa– dagokienez: 12 puntu, gehienez.

B) Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.

C) Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.

D) Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.

E) Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.

F) Jarduketa-indikadoreen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.

G) Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.

2.– Berrikuntza-taldearen helburua: 25 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.

B) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziarekin lerrokatzea: 10 puntu, gehienez.

C) Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.

3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.

Irizpide hori baloratzeko, honakoak hartuko dira kontuan:

A) Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.

B) Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.

C) Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.

D) Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.

E) Ezagutza-trukaketaren kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.

68. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzaren gehieneko portzentajea diruz lagundu daitekeen kostuaren % 80 izango da.

2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 67. oinarrian ezarritako haztapena aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko oinarrian xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu-kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:

a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.

b) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

c) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

d) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 65 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

e) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

f) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

g) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

h) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

i) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

j) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

k) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen dituzten proiektuei.

3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen helburua» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala