Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2018ko uztailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

VIVIENDAS ALTUBE E.KOOP.
3896

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita erabat zatitzen dela Viviendas Altube, S. Coop. (kooperatiba zatitua), bere bazkideak eta ondarea bi kooperatiba hauen artean banatuta: Costalera, S. Coop., eratze-bidean, eta Bitigarra, S. Coop., eratze-bidean (kooperatiba onuradunak).

Viviendas Altube, S. Coop. (kooperatiba zatitua)

Costalera, S. Coop., eratze-bidean (kooperatiba onuraduna)

Bitigarra, S. Coop., eratze-bidean (kooperatiba onuraduna)

IRAGARKIA, ERABATEKO ZATIKETARI BURUZKOA

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen (aurrerantzean, EKLren) 79.6 eta 84. artikuluetan xedatutako betez, honen bidez, argitara ematen da Viviendas Altube, S. Coop. sozietateak, 2018ko uztailaren 11n egindako batzar nagusi unibertsalean, aho batez erabaki zuela Cooperativa Viviendas Altube, S. Coop. sozietatea erabat zatitzea, bere bazkideak eta ondarea sortu berriak diren bi kooperatiba hauen artean banatuta:

Costalera, S. Coop. eta Bitigarra, S. Coop. Aho batez onartu zen, halaber, Viviendas Altube, S. Coop. sozietateak 2017ko abenduaren 31n zuen balantzea, zatiketa-balantze gisa. Viviendas Altube, S. Coop. ez dago derrigortuta bere urteko kontuak kontu-auditore bati aurkeztera egiazta ditzan, hala xedatuta baitago EKLren 117. eta 72. artikuluetan. Deskribatutako eragiketa Zatiketa Proiektuan ezarritako eran eta baldintzetan egingo da. Viviendas Altube, S. Coop. sozietatearen Kontseilu Errektoreak izenpetu zuen proiektu hori, 2018ko maiatzaren 28an (2018ko ekainaren 28an osatu zen), eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailutu zen. Berariaz adierazten da Viviendas Altube, S. Coop. sozietatearen hartzekodunek eskubidea dutela zatiketaren aurka egiteko, hilabeteko epean, batzar nagusiaren erabakiari buruzko azken iragarkia argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 11.

Viviendas Altube, S. Coop. kooperatibaren Kontseilu Errektoreko idazkaria,

JAVIER VALLE SOLANO.


Azterketa dokumentala