Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2018ko uztailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3887

EDIKTUA, eskubide hobeko hirugarrengotzari buruzko 48/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: eskubide hobeko hirugarrengotzaren gaineko 48/2018 apelazio-errekurtsoa (1/2000 PZL).

Errekurtsogilea: Daniel Delgado Lorenzo.

Abokatua: Ignacio Delgado Gonzalez.

Prokuradorea: Santiago Ibañez Fernandez.

Alderdi errekurritua: Bereyegui, S.L. eta Harri Iparra, S.A.U.

Gaia: eskubide hobeko hirugarrengotza.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2018-04-26an. Hona hemen epaitza:

Ezetsi egiten dugu 2017ko azaroaren 20ko 464/2017 eskubide hobeko hirugarrengotzari buruzko autoetan –erroilu honen jatorria– Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak emandako epaiaren aurka Daniel Delgado Lorenzo jaunaren prozesu-ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, eta, beraz, berretsi egiten dugu ebazpena. Ez diegu kosturik ezartzen prozesu-alderdiei.

Bereyegui S.L. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko ekainaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala