Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2018ko uztailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3884

AGINDUA, 2018ko uztailaren 12ko Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteiz (Araban) dagoen «Egibide LH-FP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Egibide LH-FP» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, eta 2014ko otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua –zeinaren bidez arautzen baitira hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifikoak eta onartzen baitira oinarrizko hamalau lanbide-titulu– eta 2016ko uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua –zeinaren bidez ezartzen baita Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma, Euskal Autonomia Erkidegoan emateko; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak ikusita. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2018-2019ko ikasturterako:

Kode zenbakia: 01001531

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua

Izen espezifikoa: «Egibide LH-FP»

Titularra: Fundación Diocesanas-Jesús Obrero fundazioa

Helbidea: Frantzia kalea 32 eta Nieves Cano kalea 10

Udalerria: Vitoria-Gasteiz

Lurralde historikoa: Araba

Baimena:

– «Instalazio elektroteknikoak eta mekanika» Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera:

– Hezkuntza Berezia: zereginen ikaskuntzako 2 gela.

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

○ «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.

○ «Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

○ «Zuzendaritzari laguntza ematea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:

○ «Merkataritza-zerbitzuak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Garraioa eta logistika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila:

○ «Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ «Instalazio elektroteknikoak eta mekanika» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Elektrizitatea eta elektronika» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Mantentze-lan elektronikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ «Elementu metalikoen fabrikazioa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 6 ziklo.

○ «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa:

○ «Okintzako eta pastelgintzako jarduerak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Sukaldaritza eta gastronomia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Jatetxe arloko zerbitzuak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Sukalde-zuzendaritza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:

○ «Estetika eta edergintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Ile-apainketa eta -kosmetika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Estetika integrala eta ongizatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elikagaien industriak:

○ «Okintza, gozogintza eta konfiteria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:

○ «Informatika eta komunikazioak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukira: ziklo 1.

○ «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:

○ «Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Mekatronika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Arrisku profesionalaren prebentzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Kimika:

○ «Laborategi-operazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Ingurumen-kimika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Osasungintza:

○ «Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

○ «Laborategi kliniko eta biomedikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena:

○ «Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak:

○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Animazio soziokulturala eta turistikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:

○ «Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Automozioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeek indarrean dauden legeak bete beharko dituzte, agindu honen bidez baimentzen zaizkien heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeek Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko dute, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dakar hezkuntza-itunen araubidearen bitarteko laguntzak eman behar izatea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala