Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2018ko uztailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3882

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 23koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta behin-behineko emaitza horiek behin betiko bihurtzen dituena.

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko zenbait probatarako deia egin zuen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2018ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaz (2018-02-12ko EHAA, 30. zk.).

Deialdi horretako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda argitara eman zen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2018ko ekainaren 25eko Ebazpenaz (2018-06-27ko EHAA, 123. zk.).

Zerrenda honen aurka erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aztertu dira aurkeztutakoak. Gauzak horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Agindua ematea argitara eman daitezen baietsitako erreklamazioak, hau da, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen aurka jarritako erreklamazioetatik baietsi direnak. www.ivap.euskadi.eus helbideko Euskara atalean argitaratuko dira, Hizkuntza-eskakizunak azpiatalean.

2.– Gaitzestea hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako beste erreklamazio guztiak.

3.– Behin betiko bihurtzea 2018ko ekainaren 25eko Ebazpenaz argitaratutako behin-behineko emaitzak.

4.– Ebazpen honetan xedatutakoaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 23a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala