Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2018ko uztailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3871

1458/2018 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, aldi baterako izendatzen da José Regalado De los Cobos jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Etxeko Ospitalizaziorako zerbitzuburu, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Arabako ESIko zuzendari gerentearen otsailaren 7ko 277/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia bat egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIn Etxeko Ospitalizaziorako zerbitzuburuaren lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak hautagaiaren balorazioa egin du, eta izendapen-proposamena aurkeztu du. Horiek horrela, eta José Regalado De los Cobos jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba ESIko Etxeko Ospitalizaziorako zerbitzuburu.

Bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– José Regalado De los Cobos jauna izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Etxeko Ospitalizaziorako zerbitzuburu.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2018ko ekainaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, baldin eta ez bada luzapena onartzen, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau aditzera ematea interesdunei eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 30a.

Araba ESIko zuzendari gerentea,

JESUS LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala