Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2018ko uztailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3867

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 2018ko maiatzaren 28ko Ebazpen-proposamena, instrukzio-egileak SAN-20A001-12-2018 zehapen-prozeduran emana.

Ebazpen-proposamen hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ondorioz, jakinarazten da ezen, 2018ko maiatzaren 28an ebazpen-proposamen bat eman dela Xiao Rong Wang-i irekitako SAN-20A001-12-2018 zehapen-prozeduraren gainean; Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.b artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten baitzaio.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobide-Euskal Kontsumoko Euskal Institutuan agertzeko (Easo kalea 10, Donostia), ebazpen-proposamenaren eduki osoaren berri izateko, eta egoki iritzitako alegazio guztiak egiteko.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 25a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala