Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2018ko uztailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
3821

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: «100/2018 Dekretua, uztailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

2018ko uztailaren 11ko EHAAn (133. zenbakia) argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretua. Aurreko paragrafoan aipatutakoen moduko hutsak aurkitu dira dekretu horretan. Hori dela eta, zuzendu egiten dira orain.

Gaztelaniazko bertsioaren 2018/3588 (18/23) orrialdean, 32.3 artikuluan, honela zioen:

«as unidades de atención primaria podrán disponer de los niveles de autonomía de gestión que le sean delegados por la Dirección Gerencia de la OSI, para la ejecución de su plan de gestión.»

baina honela esan behar du:

«Las unidades de atención primaria podrán disponer de los niveles de autonomía de gestión que le sean delegados por la Dirección Gerencia de la OSI, para la ejecución de su plan de gestión.»

2018/3588 (23/20) orrialdean, bigarren xedapen iragankorraren 2. puntuan, honela zioen:

«Dekretu hau argitaratu arte izendatu diren zerbitzu-buru eta unitate-buruen kasuan, 36. artikuluan jaso den ebaluazioa egiteko epea lau urtekoa izango da, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.»

baina honela esan behar du:

«Dekretu hau argitaratu arte izendatu diren zerbitzu-buru eta unitate-buruen kasuan, 35. artikuluan jaso den ebaluazioa egiteko epea lau urtekoa izango da, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.»


Azterketa dokumentala