Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2018ko uztailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
3816

EDIKTUA, 3479/2018 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Nire kargurako epaitegi honetan, 3479/2018 espedientea bideratu da, Basauriko espetxeko preso izandako Ivan Gonzalez Garcia jaunari baldintzapeko askatasuna ezeztatzekoa. Presoa 1980-11-30ean jaio zen (NAN: 22754093D), Nicolas eta Matilderen semea da, eta Barakaldon izan zuen azken helbidea, Francisco Gomez kaleko 7 zenbakian, 3.C solairuan. Egun, helbide ezezaguna du. Bada, espediente horretan, autoa eman zen 2018-05-21ean, eta honako hau dio xedapen-zatiak, hitzez hitz:

Honako kausa hauetan, Ivan Gonzalez Garcia presoari emandako baldintzapeko askatasuna ezeztatzea: Santanderreko Zigor arloko 2 zenbakiko Epaitegiaren 46-14 zenbakiko betearazpena, egun honetatik aurrerako ondorioekin; espetxera itzuli behar du. Igor bekio jakinarazpena Basauriko espetxeko zuzendariari.

Igor bitez ofizioa eta agindua Ertzaintzaren polizia-etxera, atxilotu eta espetxeratu dezaten.

Ivan Gonzalez Garcia baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia), 2018ko ekainaren 4an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala