Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2018ko uztailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3814

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 2koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez Domingo Julián Gutiérrez Robledo Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko teknikaria izendatzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 30eko Agindua dela-eta aurkeztu diren eskabideak aztertzeko Balorazio Batzordeko kide.

Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen dituen apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan sasoiko zerbitzuak eskaintzen dituzten langileei zuzendutako ostatuak eraiki, egokitu, hobetu edo ekipatzeko gutxieneko laguntzen araubidea finkatzea.

Dekretu horren 8. artikuluak xedatzen duenez, urtean behin, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko titularraren agindu baten bidez, eskabideak aurkezteko epea irekiko da. Aipatutako agindu horrek finkatuko ditu eskabideak aurkezteko epea, laguntza guztiei zuzendutako gehieneko zuzkidura globala eta, hala badagokio, haren urtez urteko xehetasunak, laguntzen zenbatekoa finkatzeko erabilitako irizpide objektiboen zehaztapena eta horien haztapena, eta 7.2 artikuluko aurreikusitako agirietatik aurkeztu beharrekoak finkatuko lirateke, deialdi bakoitzean hautatzen diren irizpide objektiboen arabera.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 30eko Aginduaren bidez, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzeko 2018ko deialdia egin da, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen dituen apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz.

Bestetik, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen dituen apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren 9.2 artikuluan diru-laguntzen kudeaketari dagokionez hau xedatzen da:

«Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Balorazio Batzordea eratuko da, zeina Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzako teknikari bik osatuko duten, zuzendaritza horretako zuzendariaren ebazpenez izendatuak, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko teknikari batek ere osatuko du, Etxebizitza Sailburuordearen ebazpenez izendatua. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak Batzordeko lehendakaria eta idazkaria izendatuko ditu batzordekideen artetik.

Batzorde horri dagokio ebazpen-proposamena Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariari igortzea, diru-laguntzak baloratu eta esleitzeko irizpide objektiboak oinarri hartuz».

Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j) artikuluan, 26.6 artikuluan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko azaroaren 29an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, Pedro Javier Jáuregui Fernández Etxebizitzako sailburuorde izendatua izan zen.

Apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zen, eta dekretu horren 14 artikuluan Etxebizitzako sailburuordearen eskumenak xedatu.

Azaldutako guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Domingo Julián Gutiérrez Robledo nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak 2018ko ekitaldian diruz laguntzeko Balorazio Batzordearen kide izendatzea, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren ordezkari izan dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 2a.

Etxebizitzako sailburuordea,

PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala