Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2018ko uztailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3808

571/2018 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, martxoaren 1eko 288/2018 Ebazpena aldatzeko dena. Ebazpen horren bidez; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Laguntzaile Sanitarioen lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzaile kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 1eko 288/2018 Ebazpena aldatzea, Erizaintzako Laguntzaile kategoriako Epaimahaiaren osaerari dagokionez. Hona aldaketa:

a) Miren Gotzone Ruiz de Alegría Mardones andrearen izendapena laugarren epaimahaikide titular gisa ezeztatzea.

b) Isabel Hidalgo López andrea laugarren epaimahaikide titular izendatzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala