Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2018ko uztailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3804

1309/2018 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez aldi baterako izendatzen baita Guillermo Alcalde Bezhold jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Nefrologiako Zerbitzuko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Arabako ESIko zuzendari gerentearen maiatzaren 3ko 627/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Nefrologiako Zerbitzuko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztu den eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, honako hau erabaki da: Guillermo Alcalde Bezhold jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba ESIko Erradiodiagnostikoko Zerbitzuko buru izendatzea, dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Guillermo Alcalde Bezhold jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Nefrologiako Zerbitzuko buru izendatzea, aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2018ko maiatzaren 1etatik aurrera ondorioak izango ditu.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, luzapenik onartzen ez bada, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak tartean badira.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Arabako ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 26a.

Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,

JESUS LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala