Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2018ko uztailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3773

IRAGARKIA, 2018ko uztailaren 10ekoa, zeinaren bidez Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordearen 2018ko ekainaren 12ko Ebazpena jakinarazten baita. Ebazpen horrek ezetsi egiten du AAAA-RES-163096/17-03 espedientean jarritako gora jotzeko errekurtsoa (Armintzako portuan aisia ontziak amarratzeko emakidak esleitzea).

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

1.– Ebazpen horren testu osoa eskuratu ahal izango da Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan, Lakua I, 7. solairua (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Ebazpen honek amaiera ematen dionez administrazio-bideari, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari, hilabeteko epean; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 10a.

Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala