Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2018ko uztailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3750

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. 2018ko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez egin zen Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia (2018-04-04ko BOE eta 2018-04-11ko EHAA).

2018ko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez (2018-04-04ko BOE eta 2018-04-11ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen izendapen-proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiaren 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Jose Javier Alcibar Arechabaleta jauna (NAN: 15340824-P) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza-arloa: Euskal Filologia; kodea: CUC8/1-D00113-4; Saila: Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa; Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea; Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna; arduraldia: osoa.

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, plaza horren jabetza hartzeko.

Leioa, 2018ko uztailaren 9a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala