Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2018ko uztailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3742

107/2018 DEKRETUA, uztailaren 17koa, Lehiaren Euskal Agintzaritzako Ikerketako zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 1/2012 Legearen 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko uztailaren 17an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Ignacio Maria Alday Ruiz jauna Lehiaren Euskal Agintzaritzako Ikerketako zuzendari kargutik kentzea, haren agintaldia bukatzeagatik, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu honek 2018ko abuztuaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko uztailaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala