Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2018ko uztailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3720

IRAGARKIA, zenbait ur-aprobetxamenduren eskubideari amaiera emateko dena.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera argitara ematen da ezen, Uraren Euskal Agentziak hasi dituela emakida eskubidea amaitzeko administrazio-prozedurak, iragarki honetako I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituztenak. Horrek Uraren Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat egiten du –uztailaren 20ko 1/2001 Errege Dekretuaren bidez onartua–, zeinak honako hau adierazten baitu: «Uren erabilera pribatiborako eskubidea, eskuratze titulua edozein izanda ere, iraungi egiten da», beste arrazoi batzuen artean, «emakida epea amaitzeagatik».

Amaitzeko arrazoia: Emakida-epea amaitzea. Hasiera: ofizioz.

Hogeita hamar eguneko epea irekiko da, iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera, eskubide hori amaitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko deritzona adieraz dezan, idatziz, dagokion udalaren aurrean edo Uraren Euskal Agentziaren bulegoetariko batean.

Horren berri ematen da pertsona oro eta iragarki honen I. eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen; eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du interesdunentzat.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 4a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala