Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2018ko uztailaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3667

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 20koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Bulego Fiskalean «Goi-kargudunaren idazkariaren» lanpostu bat izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa.

2018ko apirilaren 24ko Ebazpenaren bidez (2018ko maiatzaren 15eko BOE; 2018ko maiatzaren 8ko EHAA), deialdi bat iragarri zen, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioentzat zuzendua, «goi-kargudunaren idazkari» lanpostu bat izendapen askez betetzeko.

Egiaztatu da prozedura behar bezala bideratu dela eta izangaiek deialdiko baldintzak eta zehaztasunak betetzen dituztela, hala ezarrita baitago Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Izendapen askeko deialdia ebaztea, lanpostua eranskinean zehazten den Izapidetzako Kidegoko funtzionarioari esleituz.

Bigarrena.– Destino berriaz jabetzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduko 52. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Lan eta Justiziako sailburuari.

Gorako errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetera oraindik ez bada ezer ebatzi, ulertu ahal izango da ez dela errekurtsoa onartu, eta administrazio-bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 20a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA ISABEL GABRIEL BELLIDO.

ERANSKINA
DEIALDIA: 2018KO APIRILAREN 24KO EBAZPENA (2011KO MAIATZAREN 15EKO BOE; 2018KO MAIATZAREN 8KO EHAA)

Esleitutako lanpostua: «Goi kargudunaren idazkaria», Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Bulegokoa (580012/1).

Jatorrizko lanpostua: Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoa; destinoa Bilboko Lan-arloko 4 zenbakiko Epaitegian du.

Esleipendunaren izen-abizenak:

Izen-abizenak: Enrique Río Piñero.

NAN 30623075 R.


Azterketa dokumentala