134. zk., 2018ko uztailaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3641
EDIKTUA, zeinaren bidez jakinarazten baita bi erabaki hartu dituela Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2018ko apirilaren 26an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2017/1536 eta 2018/125 Ebazpenen aurka jarritako errekurtsoei dagokienez.
Mikel Martínez Martínezek eta Christian Baqueiro Franciscok aurkeztu dituzten gora jotzeko errekurtsoen gaineko erabakiak eman dira, baina ezin izan dira jakinarazi Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan adierazitako moduan; bada, lege beraren 44. artikuluan xedatutakoarekin bat, honen bidez ematen da jakitera erabaki horren formulazioa, zeinaren bidez lehenengoa ezesten baita, eta bigarrenak eskatutako etetea ukatzen.
Erabaki horren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hileko epean; interesdunak Osasun Sailean eskura dezake erabakia (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko idazkaria,
DANIEL SALAZAR IRUSTA.