
134. zk., 2018ko uztailaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3630
IRAGARKIA, 2018ko ekainaren 28koa, Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, etxebizitza-ikuskaritza prozeduraren bidez entzunaldi-izapidea jakinaraztekoa.
Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. Artikuluan xedatutako betetzeko.
Interesdunak Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, lehenengo solairua, Bilbao) agertu ahal izango dira, bost eguneko epean, entzunaldi-izapideak zer dioen jakiteko; orobat, hamar eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2018ko ekainaren 28a.
Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GOMEZ FERNANDEZ.
Absentziaz (2018ko ekainaren 11ko Agindua).
Administrazio eta zerbitzuko arduraduna,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.
RSS