Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2018ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3629

IRAGARKIA, 2018ko ekainaren 25ekoa, zeinaren bidez jakinarazten baitira Etxebizitzako sailburuordearen ebazpenak. Ebazpen horien bidez ebazten dira aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13-5, 20004 Donostia).

Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, haien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek administrazioarekiko auzietako epaitegien artetik dagokion hartan, bi hilabeteko epean, ebazpenak jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Jakinarazpen hauek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 25a.

Etxebizitzako sailburuordea,

PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala