Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2018ko uztailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3608

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 254/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzako Funtzionario batek 254/2018 jarritako prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren presuntziozko ebazpenaren kontra, zeinak ezetsi egiten baitu 2016ko abenduaren 15eko Ertzaintzaren Ikuskapeneko Eskalako Ofizialondoko Kategorian plaza batzuk betetzeko hautaketa prozeduraz arduratzen den 2017ko ekainaren 20ko Epaimahai Kalifikatzailearen Hitzarmenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2018ko ekainaren 12a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala