Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2018ko uztailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3603

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 299/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Judizio arruntean, Bergarako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), 299/2017 prozedura arrunta bideratu da, Exclusivas Direna SLk eskatuta, Begoña Arreitunandia Elezgarayren aurka. Prozedura horretan, epaia eman da, eta hauek dira idazpurua eta epaitza:

59/2018 EPAIA

Bergaran, bi mila eta hamazortziko maiatzaren hamazortzian.

Nik, Maria del Henar Cabezas Pascual-ek, Bergarako eta bere barruti judizialeko lehen auzialdiko eta instrukzioko 4 zenbakiko epaitegiko epailea naizen aldetik, ikusi ditut deklarazioko hitzezko judizioaren auto hauek. Judizio hori –299/2017-B zenbakiaren erregistratua– epaitegi honetan bideratzen ari da, Exclusivas Direna SLk eskatuta (Nerea Ariño Delgado prokuradoreak ordezkatua eta Marcel Riera Reberte letraduak defendatua), Begoña Arreitunandia Elezgarayren aurka, zeina auzi-ihesean baita. Diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa da judizioa. Hori horrela, hau da

EPAITZA:

Osorik baiesten dut Exclusivas Direna SL sozietateak (Nerea Ariño Delgado prokuradoreak ordezkatua) aurkeztutako demanda, Begoña Arreitunandia Elezgarayren aurka. Horrenbestez demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 7.331,86 euro ordaintzera, gehi epai hau eman denetik sortutako prozesuko interesak eta prozedurako auzialdi honetan sortutako kostuak.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 248.4 artikuluan eta Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Lege berriaren 208.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko, eman bekie epai honen berri alderdiei, eta jakinarazi ez dela irmoa eta, haren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, abokatuaren sinadurarekin, hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, eta indarreko PZLren 455. artikuluan eta horiekin bat datozenetan xedatutakoaren arabera izapidetuko da, zeina Prozedurak Arintzeko Neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legeak aldatu baitzuen, xedapen iragankor bakarrean adierazitakoaren arabera aplikatu beharrekoa.

Ebazpen honen lekukotza egin bedi eta auto hauei erantsi. Jatorrizkoa epaitegi honetako epaien liburuan jagongo da.

Lehen auzialdi honetan behin betiko epaituaz, epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut.

Begoña Arreitunandia Elezgaray demandatuari behar bezala jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko maiatzaren hogeita batean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala