Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2018ko uztailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3602

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 3koa, Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren agindua, Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedura ebazteko dagoen legezko gehieneko epearen etendura kentzekoa. Erabaki horren bidez, halaber, interes publikoko arrazoiak tarteko, uko egin zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari.

Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuaren 2018ko uztailaren 2ko Aginduaren bidez kentzen da Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedura ebazteko dagoen legezko gehieneko epearen etendura. Erabaki horren bidez, halaber, uko egin zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari. Horrenbestez, erabaki horri behar duen publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuaren 2018ko uztailaren 2ko Aginduaren testua, Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedura ebazteko dagoen legezko gehieneko epearen etendura kentzekoa. Erabaki horren bidez, halaber, uko egin zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari. Erabaki hori eranskinean jasota dago.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 3a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.

ERANSKINA, ZERBITZU ZUZENDARIAREN 2018 UZTAILAREN 2KO EBAZPENARENA

Agindua, 2018ko uztailaren 2koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena. Horren bidez kentzen da Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedura ebazteko dagoen legezko gehieneko epearen etendura. Erabaki horren bidez, halaber, interes publikoko arrazoiak tarteko, uko egin zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez eten zen Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedura ebazteko dagoen legezko gehieneko epea. Erabaki horren bidez, halaber, interes publikoko arrazoiak tarteko, uko egin zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoan frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari. Etendura, zehazki, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari 2018ko maiatzaren 18an eskaera egin zitzaionetik txostena jaso arteko denborarako ezarri zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22.1.d) artikuluan aurreikusitakoaren arabera (aurrerantzean, APAPEL), prozedura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko legezko gehieneko epea eten ahalko da, administrazio bereko edo beste administrazio bateko organo bati nahitaezko txostenak eskatzen zaizkionean, txostena eskatu artetik jaso artean, eta bi daten berri eman beharko zaie interesdunei. Era berean, artikulu horrexek xedatzen duenez, etenaldia ezingo da izan hiru hilabetekoa baino luzeagoa, eta, txostena eskatutako epean jaso ezean, prozedurak aurrera jarraituko du.

Aholku Batzorde Juridikoaren Osoko Bilkurak, 2018ko ekainaren 27an egindako bileran, nahitaezko irizpidea igorri zuen, Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari interes orokorreko arrazoiengatik uko egitekoa, ofizioz berrikusteari buruzkoa. Ondorioz, aipatu kontsulta-organoaren irizpena eskuratu ondoren, ebazteko gehieneko epea eteteko arrazoia desagertu egin da.

Bestetik, ebazpen hau izapide-egintza ez-kualifikatua da; hortaz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.1 (bigarren paragrafoa) artikuluan jasotakoarekin bat, ezin daiteke errekurtsorik jarri honen aurka; hala ere, interesdunek alegazioak jarri ahalko dituzte, prozedura amaiaraziko duen ebazpenean aintzat har daitezen.

Hori guztia dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2018ko maiatzaren 22an agindutako etendura kentzea, zeinak eten egiten baitzuen Gobernu Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedura ebazteko dagoen legezko gehieneko epea. Erabaki horren bidez, uko egin zitzaion frekuentzia-modulazioa duten uhin metrikoetan irrati-komunikazioko zerbitzuak emateko lizentziak esleitzeko lehiaketari.

Bigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinarazi eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.


Azterketa dokumentala