132. zk., 2018ko uztailaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3585
IRAGARKIA, zeinen bidez Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) jakinarazten duen estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:
– Eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistika (EEEE) 2018ko 1. hiruhilekoa.
– Aurrekontuak egikaritzearen estatistika 2018ko 1. hiruhilekoa.
– Salgaiak errepidez garraiatzearen estatistika. 2018ko 1. hiruhilekoa.
– Industri produkzioaren indizea (IPI) 2018/apirila.
– Eraikuntzaren koiunturaren indizea (EKI) 2018ko 1. hiruhilekoa.
– Proiekzio demografikoak 2061. urtea.
– Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeari buruzko inkesta, 2017. urtea.
– Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE) 2018/apirila.
– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2018/maiatza.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2018/maiatza.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. Apartamentuak. 2018/maiatza.
– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI) 2018/maiatza.
– Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK) 2018/maiatza.
– Ikuspegi demografikoa 2018. urtea.
– Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-BUI 2018ko 1. hiruhilekoa.
– Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak. 2016. urtea.
– Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika. Jarduera. 2016. Urtea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 29a.
EUSTATeko zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.