Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2018ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3580

EDIKTUA, errentamendu-kontratua suntsitzeari buruzko 36/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 36/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Florencio Antonio Garcia Diez.

Abokatua: Monica Artiaga Herrero.

Prokuradorea: Azucena Rodríguez Rodríguez.

Demandatua: Serafin Calvo Hernandez jaunaren jaraunspen-erkidegoa.

Gaia.

Yolanda Mendia Rodriguezek, Justizia Administrazioaren letradua den aldetik, egiaztatzen du aipatutako judizio arruntean epaia eman dela 2018ko ekainaren 1ean. Hauek dira idazpurua eta xedapenak:

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 36/2018 judizio arruntaren autoak, heriotza dela-eta errentamendu-kontratu bat suntsitzeari buruz epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaidan. Rodríguez prokuradoreak egin zuen eskaera, Florencio García González jaunaren izenean, Artiaga letraduak lagunduta, Serafín Calvo Hernández kausatzailearen jaraunspen-erkidegoaren aurka, auzi-iheslaria bera.

EPAITZA

Baietsi egiten dut heriotza dela-eta errentamendu-kontratu bat suntsitzeko judizio arrunteko demanda, epaitegi honetan bideratutakoa. Izan ere, banaketa-txandaren arabera egokitzen baita. Rodríguez prokuradoreak egin zuen eskaera, Florencio García González jaunaren izenean, Artiaga letraduak lagunduta, Serafín Calvo Hernández kausatzailearen jaraunspen-erkidegoaren aurka, auzi-iheslaria bera. Beraz,

Suntsitutzat jotzen dut Florencio García González jaunak eta Serafín Calvo Hernández jaunak 1963ko irailaren 1ean sinatutako errentamendu-kontratua, errentaria hil delako; kontratua Gasteizko Gorbeia kaleko 2ko 4.C-n dagoen etxebizitza bati buruzkoa da. Ondorioak 2016ko azaroaren 20tik aurrerakoak izango ditu eta demandatzaileak eskubidea izango du etxebizitzaz jabetzeko.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Alderdi demandatuaren (Serafín Calvo Hernándezen jaraunspen-erkidegoa) egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala