Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2018ko uztailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3561

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko epaitegian izapidetzen ari den 231/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.

231/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea –prozedura laburtua- bidaltzeko agindu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak. Auzi-errekurtso hori agindu honen aurka jarri da: Agindua, 2018ko otsailaren 5ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez ezesten baita Herri Arduralarittzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2017ko urriaren 5ean eman zuen Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, Goi Mailako Teknikarien Kidegoko Osasun Publikoa Eskalako lan-poltsa handitzeko hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonen behin betiko zerrenda onartzen da.

Administrazio-espedientea igorrita, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legeak, uztailaren 13koak, 49. artikuluan xedatzen duenarekin bat, prozeduran interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko epaitegian ager daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Aipatutako prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio-prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 28a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala