Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2018ko uztailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3547

633/2018 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Pilar Simón Montes andrea Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari lanpostutik kentzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 832/2013 Ebazpenaren bidez (EHAAren 127. zenbakian argitaratutakoa, uztailaren 4an), M.ª Pilar Simón Montes andrea izendatu zen Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Pilar Simón Montes andrea Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2018ko ekainaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Santa Marina Ospitaleari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala