Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2018ko uztailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3536

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 123/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 123/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Felix Justo Oreitia Retana eta CIA de Seguros Bilbao, S.A.

Abokatua: Elvira Mugica Uranga eta Elvira Mugica Uranga.

Prokuradorea: Itziar Landa Irizar eta Itziar Landa Irizar.

Demandatua: Ane Miren Cruz Carpio.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean 152/2018 epaia eman zen 2018-05-21ean. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Baiesten dut Féliz Justo Oreita Retana jaunak jarritako demanda, eta, beraz, Ane Miren Cruz Carpio andrea kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: 491,48 euro, gehi 2018ko urtarrilaren 30etik epaia eman den egunera arte sortutako legezko interesak, eta epaia eman den egunetik ordainketa egin arte sortutako PZLren 576. artikuluko interesak.

Kostuak demandatzaile galtzaileak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ane Miren Cruz Carpio demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ezingo du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala