Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2018ko uztailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3535

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 464/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, Sergio Sabas Sologuestoa jaunak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik,

Fede ematen dut:

42/18 epaia eman du, 2018-02-21ean, Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko magistratu Rebeca del Campo Diez andreak, epaitegi horretan bideratutako behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 464/2016 prozeduran.

Lina Maria Valencia Espinosa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, epaitegi honetan, hogei eguneko epean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Getxon, 2018ko maiatzaren 31n.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala