Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2018ko uztailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3525

99/2018 DEKRETUA, uztailaren 3koa, zeinaren bidez izendatzen baita Bilboko Portu Agintaritzako Presidentea.

Honelaxe dago jasota Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 31.1 artikuluan:

«Autonomia Erkidegoko eta Ceuta eta Melillako hirietako organo eskudunak izendatu eta kargugabetuko du portu-agintaritzako presidentea, gaitasun profesional ezaguna duten eta eginkizun horretarako egokiak diren pertsonen artean. Sustapen Ministerioari horren berri eman eta gero, dagokion aldizkari ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da izendapena edo kargugabetzea».

Horiek horrela, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2018ko urtarrilaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Ricardo Barkala Zumelzu izendatzea Bilboko Portu Agintaritzako presidente.

2. artikulua.– Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 31.1 artikuluan jasotakoarekin bat eginda, gorago deskribatutako izendapena Sustapen Ministerioari jakinaraziko zaio kasuan kasuko aldizkari ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2018ko uztailaren 17tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko uztailaren 3an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala